Lankide:Iratipdu/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barrengorria

BARRENGORRIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrengorria (Agaricus campestris) perretxiko jangarri mota bat da. Fungi erreinuko onddo basidiomizeto bat da. Bereziki toki heze, epel eta itzaltsuetan hazten da; adibidez, arrailduretan, sakanetan eta erreka ertzetan. Beste onddoak bezala, zoruari lotuta dago eta ezin da lekualdatu. Barrengorriak izaki heterotrofoak dira eta elikatzeko, landareekin ezartzen dute harreman estua. Harreman mota horri sinbiosia deitzen zaio eta belarrarentzat eta barrengorrientzat onuragarria da. Horrela, barrengorria lurreko materia organikoa degradatzen dute azukreak hartuz; aprobetxatu ezin dituen molekulak lurrean geratzen dira landareek elikagai moduan erabili ahal izateko.

Barrengorriaren izen arruntak azpibeltx, buxeu, konpaño, larre-sultso, sultso, surlo eta txanpiñoi izan daitezke.


Nolakoa da barrengorrien egitura?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onddo baten atalak

Alboko irudian ikusi ahal dituzue barrengorriaren atalak☃☃, ikusten dugun perretxikoa onddoaren ugalketarako egitura da.

  • Txapela: Kolore nagusia zuria da. Txapelan esporak pilatzen dira eta barreikatzen dira beste eremuak kolonizatzeko. Lehenengo etapetan globo itxurakoa da, gaztea denean ganbila eta zahartu ahala lautzen da.
  • Xaflak/Laminak: Estuak, oinarekiko libreak, hasieran zuriak baina azkar kolore arrosa bereizgarria izaten dute.
  • Oina: Oso erraz bereizten da txapeletik. Oinaren goiko aldean eraztun txuri  sinple eta goranzkoa du.
  • Esporak: esporangio izeneko egituretan ekoizten diren onddoen ugaltze zelulak dira, arrautz itxurako forma eta kolore marroi argiko horma lauak dituzte.
  • Espora-jalkina: Masakoa eta marroi iluna.
  • Basidioak: Laminetan kokatuta dauden onddo basidiomikotoen ugaltze egiturak dira.

Non bizi da barrengorria?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrengorri bat abere larrean

Belardietako perretxikoa da, batez ere abere larreetan topatzen da eta beti basotik kanpo. Udaberrian ateratzen da, eta udan euririk egiten ez badu, desagertzen da. Baina gero, eurialdia ailegatzen denean, berriro ateratzen hasten da, udazkena amaitu arte.

Barrengorria jangarria da. Beraz, kontsumitu nahi izatekotan, alea gaztea denean jaso behar da. Zahartutakoan laminak kolore ilun-beltza hartzen dutenez, laminak kendu behar dira zapore desatsegin eta digestio arazoak saihesteko.

Zergatik babestu behar dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrengorria deskonposizioan dagoen materia organikoaz elikatzen da, beste onddo saprofito batzuk bezala zelulaz kanpoko digestioa egiten du. Materia organikoa degradatzeko entzimak jariatzen ditu molekula sinpleak lortzeko. Materia degradatu ondoren, onddoak digeritutako materialaren zati bat xurgatzen du eta aprobetxatu ezin diren molekulak lurrean geratzen dira landareek elikagai moduan erabili ahal izateko. Hori dela eta, onddoek ekosistemaren mantenugaien zikloan zeregin garrantzitsua dute landareei elikagaiak ematen dizkietelako eta lurzorua ongarritzen dutelako elikatzen diren bitartean.

Barrengoriaren sinbiosia





   Ba al dakizu   

Bitamina eta mineral asko dituen perretxiko basati ezagunena dela eta sukaldaritzan oso erabilia den perretxiko jangarri eta zaporetsua da.



Ez nahastu barrengorriak beste onddoekin![aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrengorriak erraz identifikatzen diren arren, antzekoak eta oso toxikoak, nahasgarriak eta hilgarriak izan daitezkeen hainbat espezie daude. Esaterako, Amanita verna, Amanita virosa eta Amanita phalloides. Barrengorriarekin habitata, hau da, bizilekua, partekatzen dute eta zuriak dira, baina laminetatik bereizgarriak dira zuriak direlako eta ez arrosak.

Zer eragin sortzen dituzte?

  • Amanita Phalloides: bere toxinek gibelean eta giltzurrunetan eragiten dute, gibelean akats hepatiko bat sortuz, faloidiano sindromea.
  • Amanita Virosa: hilkorra da janez gero.
  • Amanita phalloides
    Amanita Verna: pozoitsu hilgarria da eta hainbat toxiko ditu; besteak beste, zelulak suntsitzen dituzten amanoitina eta faloidina izeneko substantzia toxikoak.
Amanita Verna
Amanita Virosa



Gehiago jakiteko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen dituzue bi esteka informazio gehiago eskuratzeko:

https://www.youtube.com/watch?v=KNgS8vkB0Eo

https://www3.gobiernodecanarias.org/medusa/ecoescuela/recursosdigitales/2015/01/18/juego-de-hongos/

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]