Barrengorri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txantiloi:Mikomorfotaula infotaulaNola sortu mikomorfotaula bat
Agaricus campestris
Ezaugarriak:
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Flat cap icon.svg 
gero laua
Free gills icon2.svg 
himenioa askea da
Ring stipe icon.png 
hankak eraztuna dauka
Brown spore print icon.png 
espora marroiak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da
Choice toxicity icon.png 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Agaricus campestris
Barrengorria
Barrengorria
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Fungi
Filuma: Basidiomycota
Azpifiluma: Agaricomycotina
Klasea: Agaricomycetes
Azpiklasea: Agaricomycetidae
Ordena: Agaricales
Familia: Agaricaceae
Generoa: Agaricus
Espeziea: Agaricus campestris

Barrengorria, Azpibeltza edo Urdintza (Agaricus campestris) perretxiko mota bat da.

Txanpinoi honen orriak kolore arrosa bizikoak dira gaztetik zahartu arte. Txapelak 6-12 cm-ko diametroa du, hasieran esferikoa eta lodia baina gero laundua. Txapeleko azala batzuetan leuna, zetakara eta zuria izaten da, noizbehinka hori samarra, eta besteetan ilunagoa eta leuna edo ezkatatsua, barietateen arabera. Orri libre eta hertsiak ditu, hasieran arrosak, gero lilak eta azkenik marroi ilunak, ia beltzak. Hanka motza, lodia, betea eta zurixka. Goialdean eraztun bakun, mehe, mintzaire eta hauskorra du, batzuetan desagertua. Mami trinko, lodi eta zurixka, baina ebakitzerakoan arrosa bihurtzen da. Zapore geza eta usain atsegina baina ez anisarena bezalakoa. Esporak marroi ilunak eta eliptikoak. Jangarri ona da, baina ez du merezi ale zaharrak eta ia orri beltzak dituztenak jateak. Euskal Herrian gehien ateratzen den perretxiko jangarrietakoa da.

Udaberrian kontuz ibili behar da kolore zurikoa den Amanita verna-rekin ez nahasteko. Azken perretxiko hilgarri honek oinean bolba du eta bere orriak zuriak dira, ez arrosak, eta ez beltzaxkak. Agaricus generoko espezieak bereiztea nahiko zaila da. Horretarako ongi begiratu behar dira ezaugarriak: neurria, txapelaren kolorea, mamia ebakitzerakoan zein koloretara aldatzen den, erreakzio kimikoak, usaina, zein lekutan ateratze den eta esporen neurria eta forma.

Agaricus arvensis-ekin nahastu ohi da.

[aldatu] Bizilekua

Belardietako perretxikoa da. Basotik kanpo dago beti. Udaberrian ateratzen da, euririk egiten ez duen udan desagertzeko, baina gero eurialdia ailegatzen denean, berriro ateratzen hasten da, udazkena joan arte, abere larreetan batik bat. Taldeka ateratzen da, "sorginen korroak" izeneko talde handietan, batez ere abereen simaurra duten larreetan.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak