Wikipedia, Entziklopedia askea
Inurri bat

Inurria, txingurria edo üinürrüa 1 mm-tik 5 cm-rainoko formizidoen familiako intsektua da.

NOLAKOAK DIRA ITXURAZ?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inurriak ikusmen ona du, 7 begi ditu, guztiak trapezio formakoak. Toraxean sei hanka motz eta estu ditu, eta sabelean, berriz, ile txikiak, hanketara eta toraxeraino hedatzen direnak. Arnasten duten gasa exoeskeletotik sartzen da.

Ezin dute kolore gorria bereizi, hortik haien jarrera. Ezaugarri hori inurriak aztertzeko erabiltzen da, izan ere, argi gorriaz, pertsonak tartean egongo ez balira bezala jokatzen dute.


Inurritegia barrutik

NON BIZI DIRA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inurriak nonahi daude. Batez ere inurritegietan bizi dira eta forma askotakoak dira bizileku horiek. Besteak beste, ezagunenak lurrean zulatutakoak dira, baina batzuk zuhaitzetan eginak dira, harrien azpian, lur gainean... Azken horiek dorre itxura dute eta batzuetan metro eta erdi baino altuagoak dira.

Inurritegiak gelaz osaturik daude. Gela horiei kamara deritze eta ganberak korredore antzeko batez loturik daude, korridoreak galeriak dira. Urtaroaren arabera, ganbera bakoitzean eginkizun desberdinak egiten dira.

NOLA BIZI DIRA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektu gizartekoiak dira, kolonietan bizi dira eta taldean erregina bat edo gehiago egon daiteke. Koloniak inurri langile ugarik osatzen dituzte. Erregina, normalean, zulo bukaeran egoten da, salbu. Kolonia bateko erregina bere torax handiagatik bereiz daiteke, baita bi hego txikiengatik eta abdomen handiagatik ere.

ZER NOLAKO TALDEETAN BANATZEN DIRA? ZE FUNTZIO DITUZTE?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inurri taldea bakoitzak egin behar desberdinak ditu:

  • Alde batetik, erregina dago. Haren funtzio nagusia etengabe arrautzak errutea da (ugal daitekeen eme bakarra da), berea da inurri berriak ekoizteko ardura guztia.
  • Bestalde, langileak: eme horiek ezin dute arrautzarik errun. Hainbat lan egiten dituzte: inurritegia garbitu, larbak elikatu…
  • Azkenik, soldaduak. Inurritegia babesten dute, bai etsaiengandik, baita inguruko inurriengandik ere.

NOLA UGALTZEN DIRA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregina da arrautzak errun ditzakeen bakarra eta arrautza horiek larbak eta pupak izaten dira helduak izan aurretik. Inurriak larbak direnean ez dira ezertarako gauza ez baitute besorik ez hankarik mugitzeko.

NOLA ELIKATZEN DIRA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare-zorri deritzen zomorrotxo batzuen isurkiak jaten dituzte. Zorriek landareei zulotxoa egiten diete eta haien izerdiaz elikatzen dira. Horren ondoren, landare-zorriek azukre ugari duen gorozkia botatzen dute, inurriek bilatzen dutena, hain zuzen ere. Inurriek landare-zorrien atzeko antenak kitzikatzen dituzte eta honela likido gozoa ateratzen dute. Inurriek Karbohidratoak eta proteinak behar dituzte, batez ere, erreginak arrautzak errun ahal ditzan.

ZENBAT ESPEZIE DAUDE?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Inurriek beren gorputzen mugimenduez elkarri jakinarazten diote jatekoa non dagoen, alarma elkarri jotzen diote… Narrastiek, anfibioek eta beste intsektu batzuek langileak jan ditzakete.

14.000 espezie inguru daude mundu osoan. Europan ezagunenak inurri gorria eta inurri beltza dira. Hala ere, badira beste espezie batzuk: esaterako, basamortuko inurria (60° C-ko tenperatura ere jasan dezakeena).

Atta sexdens inurria Amazoniako nekazarien etsai amorratua da, uztak txikitzen dituelako. Bere burua nekazarien trikimailuetatik babesteko mekanismo harrigarriak ditu eta basoetako landareak ditu gustuko.

BITXIKERIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Inurriak 4 eta 12 urte bitartean bizi daitezke.

- Inurriek beren pisua 50 aldiz altxatzeko gai direla uste da.

- Inurriak bi aste ere bizi daitezke ur azpian.

- Bere gorputzaren proportzioan burmuinik handiena duen animalia da.