Begi
Begiak ikusmenaren organoak dira. Gizakiengan, buruaren aurrealdean daude kokatuta, aurpegian. Begiak edo begi-globoak beste zenbait organo ditu inguruan, babesleak batzuk (betileak, betazalak, etab.), mugitzekoak besteak (begi-globoaren giharra). Begi-globoak esfera itxura du eta betzuloan dago. Hiru mintzez osatuta dago. Lehena edo kanpo-esklerotika, zuria da, trinkoa eta gogorra; bere aurreko barrunbea gardena eta ganbilagoa da, erloju-beira bezalakoa, eta kornea deritzo. Bigarren mintza koroide izenekoa, iluna da eta esklerotikaren azpian dago; aurretik betazaleko giharra eta irisa daude. Azken hau trenkada biribil eta laua da, zutik jarria, erdigunean irekigune bat duena: begi-ninia. Hirugarren mintza erretina da; begiaren mintz sentikorra da erretina, begi nerbioaren luzapena baita berez; kopa baten gisa hedatzen da, koroidea estaliz. Begiaren parte gardenak honako hauek dira:
- Kristalinoa, lente txikia, gardena eta malgua, irisaren atzean dagoena.
- Humore urtsua, kornea eta kristalinoaren artean dagoen isurkari kolorgea dena
- Humore beirakara, jelatina antzeko gai gardena, erretinaren eta kristalinoaren artean dagoen tartea betetzen duena.
Begia argazki-makinarekin erka daiteke: hala, objektiboa, kristalinoa izango litzateke; diafragma, irisa; eta argazki-orria berriz erretina.
Eduki-taula |
Anatomia [aldatu]
Aurreko segmentua [aldatu]
- Kornea (7).
- Iris (3): Begi-ninia erdialdean dauka.
- Kristalinoa (8).
- Humore urtsua (4).
Atzeko segmentua [aldatu]
- Humore beirakara (14).
- Erretina edo betsarea (13).
- Koroidea: (9).
- Konjuntiba.
- Nerbio optikoa (10).
Aurreko eta atzeko segmentuetan [aldatu]
- Esklerotika edo esklera (1).
Begien kanpokoak [aldatu]
Lotutako gaixotasunak [aldatu]
- Astigmatismoa.
- Begi-lauso edo kataratak.
- Glaukoma.
- Hipermetropia.
- Keratitis.
- Konjuntibitis.
- Presbizia edo "ikusmen nekatua".
- Miopia.
Oftalmologia da begiekin lotutako gaixotasunetaz arduratzen den espezialitate medikoa.
Ikus, gainera [aldatu]
| Giza gorputza | ||
|---|---|---|
|
Burua: Ilea • Burezurra • Belarria • Bekaina • Begia • Sudurra • Ahoa • Ezpaina • Kokotsa • Lepoa • Garondoa Soina: Abdomena • Toraxa • Pelbisa • Sexu organoak (Zakila • Barrabilak • Alua) Goiko gorputz-adarrak: Sorbalda • Besaurrea • Ukondoa • Besoa • Eskumuturra • Eskua Beheko gorputz-adarrak: Izterra • Belauna • Zangoa • Orkatila • Oina |
||
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.