Karbono hidrato

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Laktosa esnetan aurki daitekeen disakaridoa da. β-D-galaktosa eta β-D-glukosa molekula banaz osatua dago, tartean lotura glikosidikoa tartean duela.

Karbono hidratoak edo karbohidratoak, azukre edota gluzido ere deituak, molekula organiko ugarienak dira gizakiongan. Polihidroxialdehido eta polihidroxizetonak dira, guztiek baitute hainbat hidrogenoz asetako katea karbonatua eta bi talde funtzional horietakoren bat, aldehidoa edo zetona, eduki diztaketen beste hainbaten artean. Karbono [C], hidrogeno [H] eta oxigenoz [O] daude osatuak, eta nitrogenoa [N], fosforoa [P] eta sufrea [S] ere izan ditzakete eta formula enpirikoa [Cx(H2O)y] da.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat funtzio betetzen dituzte, eta horietako nagusiak honakoak dira:

  • Energia-iturriak dira, erregai moduan erabiltzen baititu organismoak berehalako energia lortzeko.
  • Egitura eta babes funtzioa ere betetzen dute, organismo batzuen exoeskeletoaren eta landareen enborren osagai nagusia baitira.
  • Azido nukleikoen parte dira, eta gluzidoen aldaketak kondizionatzen dituzte RNAren eta DNAren arteko aldea, adibidez.

Monosakaridoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Monosakarido»

Gutxienez hidroxilo (-OH) talde bat eta karbonilo talde bakarra duten eskeleto karbonatuak dira. Beren formula enpirikoa [C(H2O)y] da eta karbonilo taldearen kokapenaren arabera, polihidroxizetona edo polihidroxialdehidoak izan daitezke. Karbonilo taldea (C=O) lehenengo karbonoan badago aldosa izango da, eta bigarrenean badago, aldiz, zetosa. Eskeleto karbonatu sinplea izan ohi dute, adarrik eta lotura bikoitzik gabea. Karbono kopuruaren arabera bereizten dira, tri/tetr/pent/hexosak izan daitezkeelarik, baina naturan agertzen diren ugarienak 6 karbonoko hexosak dira, glukosa eta fruktosa kasu. Bestalde, aldopentosak azido nukleikoen osagaiak dira, D-erribosa eta 2-desoxierribosa, hain zuzen ere.

Bi funtzio nagusi betetzen dituzte monosakaridoek. Alde batetik, bat-bateko energia-ekarpena ematen digute, eta beste alde batetik, gluzido konplexuagoak sintetizatzeko monomeroak dira.

Disakaridoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Disakarido»

Naturan ugarienak diren oligosakaridoak bi monomeroz osaturikoak dira eta disakarido izenez ezagutzen dira.

Disakarido batzuk karbono anomeriko bat aske izaten dute, eta ondorioz monosakaridoek zuten ahalmen erreduzitzailea mantentzen dute. Beste hainbat propietate ere gordetzen dituzte, hala nola, mutarrotazioa eta disolbagarritasuna. Mota honetako disakarido ezagunenak maltosa, isomaltosa, zelobiosa eta laktosa dira.

Beste kasu batzuetan, ordea, bi karbono anomerikoak elkarri lotzen dira eta disakaridoak mutarrotazio eta erreduzitzaile ahalmena galtzen du. Honen adibide dira sakarosa (azukre arrunta), trekalosa eta errafinosa.

Polisakaridoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Polisakarido»

Oligosakaridoen modura, monosakaridoen polimeroak dira, baina askoz ere katea luzeagoak eratzen dituzte. 10 monomerotik gorako gluzido bat poliskarido kontsideratzen da, baina gehienek 100 eta 1.000 monosakarido artean izan ohi dute. Bere tamaina handia dela eta, normalean, pisu handiko molekula disolbagaitzak izaten dira.

Monosakarido eta disakaridoak ez bezala, ez dira ez kristalizagarri ezta txuriak ere, eta mutur erreduzitzaile bakarra izan ohi dute.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karbono hidrato Aldatu lotura Wikidatan