Lankide:Lirapi/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eguzki-teknologia pasiboa modu zuzenean egiten den eguzki-energiaren aprobetxamenduari dagokion teknika multzoa da. Prozesu honetan, berehala erabileran jartzeko edo biltegiratzeko, ez da beste energia mota batera eraldatzen. Horrez gain, metatze prozesurako ez du sistema mekanikoen beharrik izaten, ezta kanpo energia gehitzeko beharrik ere. Hala ere, elementu horiez osatua egon daiteke, bere erregulaziorako esate baterako.

Ponpak edo haizagailuak erabiltzen dituzten teknologiek beraien funtzionamendurako energia kopuru garrantzitsua kontsumitzen dute eta horregatik, eguzki-energia aktiboen barnean sailkatzen dira. Eguzki-sistema pasibo batzuk, ordea, beharrezkoa duten energia kantitate kopuru txiki bat kontsumitu dezakete. Hau bilketa, biltegiratze eta eguzki-energia sistemen errendimendua hobetuko luketen  konporten, erreleen, etengailuen edo beste gailu batzuen kasuan ematen da.

Apikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzki-teknologia pasiboak ondorengo sistema hauek barne hartzen ditu: eremuen berokuntzarako etekin zuzena edo zeharkakoa duten sistemak, termosifoian oinarritutako ur-berokuntza sistemak, aireko tenperaturaren oszilazioa baretzeko fase aldaketa duten masa-termikoen eta materialen erabilera, eguzki-sukaldeak eta aireztapen naturala zein lurraren babesa hobetzeko eguzki-tximiniak. Horiez gain, eguzki-labeak edo  eguzki-sutegiak bazelako teknologiak barne hartzen ditu. Hala ere, hauek ispilu kontzentratzaileak edo hartzaileak alienatzeko energia-kontsumo jakin bat behar izaten dute eta historikoki ez da frogatu gehiegizko erabilerarako oso praktikoak edo errentagarriak direnik.

Onurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzki-sistema pasiboak ondorengo arrazoiengatik berezitzen dira: beraien lana burutzeko koste baxua edo nulua eskatzen dutelako, mantenurako koste murriztuak dituztelako eta funtzionamenduan zehar berotegi-efektuko gasik igortzen ez dutelako. Edonola ere, horrek ez du eragozten errendimendu eta irabazi ekonomiko handiago bat lortzearren sistemak optimizatzen jarraitu behar izatea. Energia-kontsumoaren efizientzia eta aurrezpenak instalazioaren tamaina murrizten dute (berriztagarria zein konbentzionala izan) eta irabazi ekonomiko handiago bat eragiten dute hasieratik kontsideratzen diren irizpideak badira.

Eguzki-teknologia pasiboek aurrezpen nabarmena eskaintzen dituzte, batez ere espazioen berokuntzari dagokionez. Gainera, eguzki-energia fotovoltaikoa moduko eguzki-teknologia aktiboekin konbinatu ezkero, diru-iturri bikainean bihurtu daitezke.

Arkitektura bioklimatikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura bioklimatikoa eguzki-teknologia pasiboaren printzipioa eraikuntzen diseinuan aplikatzean datza. Energia ez da kanptadore industrializatuen bidez aprobetxatzen; aitzitik, eraikuntza-elementuek egunez energia xurgatzen dute, eta gauez birbanatu. Tradizionalki, gaur egungo baliabiderik ez zegoenean eraikuntza elementuak tokian tokiko klimaren ezaugarrien arabera diseinatu ohi ziren eta sistema hori, eguzki-energiaren aprobetxamendurako modurik zaharrena kontsideratzen da . Horrela, klima hotzetan eguzki-izpiak ahalik eta gehien aprobetxatzen ziren eta aldiz, klima epeletan hauetatik babesten saiatzen ziren. Industria-iraultzarekin batera, sistema mekaniko berriak agertu zirenez eta nahikoa energia zegoenez, eraikuntza sistema hori ordezkatu egin zen.

Arkitektura iraunkorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura iraunkorra (arkitektura berdea, ekoarkitektura eta ingurumen aldetik kontzientea den arkitektura modura ere deitua) diseinu arkitektonikoa modu jasangarrian ulertzeko modu bat da. Baliabide naturalak eta eraikuntzako sistemak optimizatzea bilatzen du, eraikinek ingurumenean eta biztanlegoan duten eragina minimizatzeko asmoz.

Arkitektura iraunkorraren printzipioak ondorengoak dira:

  • Berokuntzarako, hozte-sistemetarako, argiztapenerako zein beste ekipamenduetarako energia-kontsumoa murriztea, gainerako eskaria energia-iturri berriztagarrien bitartez lortuaz.
  • Eraikuntzaren balantze energetiko globalaren minimizazioa, diseinua, eraikuntza, erabilera eta balio-bizitzaren amaiera-faseak barne hartuta.  

Energetikoki eraginkorra den eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energetikoki eraginkorra den eraikin bat, ohiko energiaren erabilera murrizten duen eraikin mota da (bereziki energia ez berriztagarria), bere helburua aurreztea eta honen erabilera arrazionala egitea delarik. Energia-eraginkortasuna edo energia-errendimendua sistema erabilgarriaren edo sistema batek erabiltzen duen energia eta guztira kontsumitutako energia zatituz lortzen da.

Guztizko energia zehazteko irizpide bat ezartzea beharrezkoa da. Ekoiztutako produktuaren edo emandako zerbitzuaren unitate bakoitzeko energia-kontsumoa gero eta txikiagoa den heinean, eraginkortasun energetikoa handitu egiten da. Eskura dagoen teknologiak zein ohitura arduratsuek energia-kontsumo baxuagoa ahalbideratzen dute eta horrenbestez, enpresen lehiakortasuna eta bizi-kalitatea hobetzen dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1]«Darmstadt University of Technology solar decathlon home design»

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Darmstadt University of Technology., «Darmstadt University of Technology solar decathlon home design». (). «Solar Decathlon 2007 » Design» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2020-10-23).