Lankide:Mfernandez249/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Datu-basea beraien artean zerikusia duten datuen bilduma da, datuak gorde eta ondoren modu erraz eta egituratuan eskuratzea ahalbidetzen dituztenak. (Informatikan Datu-baseak kudeatzeko sistemak (DBKS) )

Datu-base baten bi taulen arteko erlazioa.

Gaur egun, informatika eta elektronikari esker, datu-base gehienek formatu elektronikoa dute, zeinek datuen kudeaketarako abantaila ugari eskaintzen ditu.

Adibidez, liburutegi bat dokumentu eta testuz osatutako datu-base bat dela esan daiteke, erraz aurkitu ahal izateko zerrendatutako informazio bilduma.

Datu-base motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu-base hierarkikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazioa sailkapen hierarkiko baten bidez banatzen duten datu-baseak dira. Gurasoak ez dituzten nodoei sustraia deitzen zaie eta semeak ez dituztenei hosto ( Nodo guraso bakoitzak hainbat nodo ume izan ditzake ). Hauek oso erabilgarriak dira datu bolumen oso handiak edo elkarbanatuak erabiltzen dituzten aplikazioentzat eta, honela, oso egitura finko eta ekoizpen handikoak lortzen dira. Datu-base hauen eragozpen handiena datu erredundantzia errepresentatzeko gaitasuna oso murriztua daukatela da.

Sare datu-baseak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait nodo guraso desberdin izan ditzake. Aurrerakuntza handia izan zen hierarkikoekin konparatuta, datu erredundantziaren arazoa konpontzeko aukera ematen duelako. Datu-base honek ematen dituen zailtasunak direla eta programatzaileek, erabiltzaileek baino gehiago erabiltzen duten modelo bat da.

Datu-base erlazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso erabilia da datuak administratzeko eta arazo errealak modelatzeko. Funtsezko ideia “erlazioen” erabilpena da. Horiek, “tupla” izeneko datu erantsi bat dira. Modelo horretan datuak ematen diren lekuak eta formak ez dira gailentzen. Horrek, errazago ulertzeko abantaila dauka erabiltzaile ez-jakitun batentzat. Kontsultekin informazioa berreskuratu edo biltegiratzeko aukera ematen dute eta honela informazioa administratu. SQLa da erlaziozko datu-baseak eraikitzeko hizkuntzarik erabiliena.

Datu-base transakzionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu-base transakzionalak datuak abiadura handian bidaltzeko eta jasotzeko sortuak dira. Ez dira oso ohikoak eta normalean kalitate analisietan, produkzioetan eta arlo industrialetan erabiltzen dira. Datuak batzea eta errekuperatzea da datu-base honen betekizunik garrantzitsuena. Horregatik datuen erredundantzia eta informazioaren errepikapena ez du arazorik ematen, beste datu-baseekin alderatuta. Orokorrean, funtzionamendua maximizatzeko datu-base erlazionaletara konexioak egitea ahalbidetzen da. Adibiderik ohikoena bi kontu-korronteen arten diru transferentzia bat egitea izango litzateke. Normalean bi eragiketa desberdinen artean egikarituko litzateke, lehenengoan kontu batetik dirua kenduko genuke eta bigarrenean beste kontu batean kendutako dirua gehituko genuke. Sistemaren atomikotasuna ziurtatzeko ( hau da, dirua ez desagerrarazteko edo agerrarazteko), eragiketa biak atomikoak izan behar dira, sistema ziurtatu egin behar da, edozein baldintza emanda (sistemaren jauzia barne), eragiketa biak egikaritu direla edo ez dela bat ere ez egikaritu.

Datu-base multidimentsionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aplikazio oso espezifikoak garatzeko pentsatutako datu-baseak dira, OLAP kuboak adibidez. Ez dira asko desberdintzen datu-base erlazionaletatik ( datu-base erlazional bateko taula bat, datu-base multidimentsionaleko taula bat izan daiteke) desberdintasuna kontzeptuala da bakarrik; datu-base multidimentsional bateko atributuak bi mota desberdinekoak izan daitezke, taula baten dimentsioak adieraz ditzake edo ikasi nahi diren metrikak adieraz ditzake.

Objektuetara bideratutako datu-baseak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Objektuetara bideratutako eredu informatikoen datu-base eredu bat da. Datu-basean objektuak osorik gordetzean datza honen betebeharra (egoera eta jarrera). Objektuetara bideratutako datu-basea objektuen paradigmaren kontzeptu garrantzitsuenak bere barne dituen datu-base bat da.

  • Kapsulatzea: gainerako objektuetatik informazioa ezkutatzeko propietatea eta erabilera okerrak edo gatazkak saihesteko propietatea.
  • Herentzia: objektuek, klase hierarkiko batean, jarrerak herentzia modura jasotzeko propietatea.
  • Polimorfismoa: eragiketa berbera objektu mota desberdinei aplikatzeko ahalbidetzen duen propietatea.

Objektuetara bideratutako datu-base batean, erabiltzaileek datu-basearen definizio modura eragiketak definitu ditzakete datuen gainean. Eragiketa batek (funtzio deritzona) bi ataletan definitzen da.

  • Eragiketa baten interfazeak (edo sinadura) eragiketaren izena eta argumentuen (edo parametroen) datu motak jasotzen ditu.
  • Eragiketaren inplementazioak (edo metodoa) banandua adierazten da eta interfazeari eraginik egin gabe aldatu daiteke.

Erabiltzaileen aplikazio programek, horien izena eta argumentuak deitzeko erabiliz, datuen gainean lan egin dezakete eragiketaren inplementazio era kontuan artu gabe. Programen eta eragiketen arteko independentzia deitzen zaio.

Datu-base dokumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testua osorik indexatzea ahalbidetzen dute, eta oro har, bilaketa handiagoak egitea. Bolumen handiko informazio historikoa gordetzeko erabiltzen dira. Thesaurus indize bidez optimizatutako datu-base dokumentaletarako sistema bat da.

Datu-base deduktiboak edo datu-base logikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema deduktibozko datu-base bat, datu-base arrunt batekin alderaturik, inferentziaren bitartez ondorioak lortzea bermatzen du. Gehien bat datu-basean gordetzen diren arauetan eta gertaeretan oinarritzen da. Datu-base deduktiboak, datu-base logikoak deitzen zaie oinarritzat logika matematikoa erabiltzen dutelako. Mota honetako datu-baseak, datu-base erlazionaletan kontsultak modu errekurtziboan egiteko murriztapenen eta gordetzen dituzten datuen zeharkako harremanak ondorioztatzeko gai ez izatearen ondorioz sortu ziren.

Datu-base banatuak kudeatzeko sistema (DBBKS)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu-basea eta DBBKS-erako softwarea sarearen bidez konektaturik, leku askotan banandurik egon daitezke. Bi motatakoak existitzen dira.

  1. Homogeneoki bananduak: datu-baseak kudeatzeko sistema (DBKS) berdina erabiltzen da nodo guztietan.
  2. Heterogeneoki bananduak: datu-base kudeatzeko sistema (DBKS) federatuak edo oinarri anitzeko sistemak bermatzea ahalbidetzen dute, non DBKSek autonomi maila jakin bat eta lehendik existitzen ziren DBKSko zenbait datu-base autonomoetara atzipena duten. Mota honetako sistema askok bezero-zerbitzari motako arkitektura erabiltzen dute.

Horiek organismo deszentralizatu fisikoen ondorioz sortzen dira. Datu-base banatuen kudeatzeko sistemari esker herri desberdinetako datu-baseak batzeko gaitasuna ahalbidetzen dute eta edonondik unibertsitatearen, denda-adarraren eta beste zenbait lekuren informazioa lortzea posible egiten du.

Datu-baseetara kontsulta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsulta adibide bat (Select motakoa).

Datu-base baten informazioa lortzeko erabiltzen den metodoa “kontsulta” izenarekin ezagutzen da. Kontsulten bitartez datu-base baten informazioa eguneratu, ezabatu, erakutsi eta datu berriak gehitu, txantiloiak erregistro iturri gisa ere erabil daitezke. Horretarako, kontsulta-lengoaia bat erabiltzen da. Datu-baserako kontsultak datuen datuak manipulatzeko lengoaiaren (DML) bidez egiten dira, gehien erabiltzen den datu-baseen kontsulta-lengoaia SQL da.

SQL[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Structured Query Language” edo Kontsultekin Eraikitako Lengoaia esan nahi dute eta gaur egungo datu-baseek erabiltzen duten lengoaia da. 1980ko hamarkadan agertutako dBASE programazio lengoaiaren eta datu sistemen administrazioen ondorengoa bilakatu da.

SQL:2003, SQL92 estandarraren luzapena da, objektuetara bideratutako kontzeptuak eta SQL92-rekin bateragarritasuna mantentzen ditu.