Lankide:Mikeletxebe/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lucia Berlin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lucia Brown Berlin (Juneau, 1936ko azaroaren 12a - Marina del Rey, 2004ko azaroaren 12a) estatubatuar idazlea izan zen.

77 ipuin idatzi zituen eta hiru kontakizun-liburu baino ez zituen argitaratu bizirik zegoela. Horien artean, "Homesick" (1991), "So Long" (1993) eta "Where I Live Now" (1999). Liburu hauek, bere nortasunarekin eta bizitza konplexu bateko esperientziarekin lotutako gaiekin zerikusia zuten, eta, literatur kritikarien ustez, pertsonaia gaizto eta legendadunak zituzten. 1991an "American Book Award" saria irabazi zuen "Homesick" lanarekin. Hala ere, bere lana urteetan zehar ahaztuta geratu zen, harik eta 2015ean, hil eta hamaika urtera, "Manual para mujeres de la limpieza" kontakizun-liburua argitaratu zen arte. Liburu hori urte horretako libururik onenetakoa izan zen literatur aldizkari nagusientzat, eta bestseller bihurtu zen. Ernest Hemingwayren eta Raymond Carveren lanekin alderatu dute haren obra. Berlinek historia sentimental oinazetsua izan zuen, alkoholismoa, arazo ekonomiko larriak eta osasun-arazoak direlarik.

Lucia Berlin
Informazio pertsonala
Jaiotze izena Lucia Brown
Jaiotza 1936ko azaroaren 12a, Juneau (Alaska), Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza 2004ko azaroaren 12a (68 urte), Los Angeles, Ameriketako Estatu Batuak
Nazionalitatea estatubatuarra
Informazio profesionala
Okupazioa idazlea
Ezaguna Manual para mujeres de la limpieza
Enplegatzailea
  • Coloradoko unibertsitatea
  • Naropako unibertsitatea
Webguena luciaberlin.com
Sariak
  • American Book saria (1991)
[editar datos en Wikidata]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936an jaio zen Alaskako hiriburuan, Juneauren. Aita meatze-ingeniaria zen, eta familiarekin Idahoko, Kentuckyko eta Montanako aztarnategietan ibili zen, harik eta 1941ean gerrara joan zenera arte. Ama eta arreba El Pasora (Texas) joan ziren amaren aldeko aitona-amonekin. Han, Lucia bekadun gisa ibili zen moja eskola batean. Eskola horretako, protestante bakarra izan zen. Lucia Berlinek bere ama emakume "hotz, arrazista eta alkoholiko" gisa deskribatzen du bere kontakizun askotan. Silencio ipuinean, esaterako "nola amak nahiago zuen botila alabak baino" azaltzen du.

Gerraren amaieran, familia Txilera joan zen. Han, klase ertaineko neskato estatubatuar bat izatetik klase altuko neska txiletar bat izatera igaro zen Lucia, ikastetxe pribatu bakar bateko ikaslea izanik. Asteburuetan, goi-gizarteko jaien eta txaboletako bisiten artean banatzen zuen bere denbora, irakasle estatubatuar, erdi misiolari eta erdi iraultzaile batekin batera. Hori, Buenos y malos ipuinean islatuta geratu zen.

Idazle edo kazetari izan nahi zuen, eta 1955ean, espainiar batekin, Mexiko Berriko Unibertsitatean ikasten hasi zen. Ramon J. Senderren ikaslea izan zen bertan.

Lucia Berlin, 17 urterekin eskultore batekin ezkondu zen, eta honekin bigarren semea izan zuenean utzi egin zuen erlazioa. Garai hartan, oraindik Albuquerquen bizi zela, ikasketak amaitu zituen eta Edward Dorn poeta ezagutu zuen, bere bizitzan funtsezkoa bilakatu zena. Edward Dornen maisua, Robert Creeley idazlea, eta Harvardeko bi ikaskide ere ezagutu zituen, Carrera Newton eta Buddy Berlin, jazz musikariekin batera. Hauek idazten hasi zenean ezagutu zituen.

1958an, 22 urte zituela, Newton piano-jotzailearekin ezkondu zen eta bere lehen testuak Lucia Newton izenarekin sinatzen hasi . 1959an, senar-emazteak eta seme-alabak New Yorkeko loft batera joan ziren bizitzera.

1961ean, Luciak Newton utzi eta bere seme-alabekin eta Buddy Berlinekin Mexikora alde egin zuen. Berlin bere hirugarren senarra bihurtu zen. Lucia Berlinen biografiaren arabera, Buddy lagun karismatikoa izan zen, baina heroinazalea ere izan zen. Harekin beste bi seme-alaba izan zituen, 1962an eta 1965ean jaiotakoak. 1968an berriro ere banandu egin zen, kasu honetan Buddy Berlinekin. Geroztik, Lucia ez zen sekula berriro ezkondu.

Dibortziatu ondoren, irakasle ordezko gisa egin zuen lan Mexiko Berriko Unibertsitatean.

1971tik 1994ra Berkeleyn eta Oaklanden (Kalifornia) bizi izan zen. 30 urte pasatxorekin, Luciak hiru ezkontza utzi zituen atzean eta lau seme-alaba zituen bere ardurapean. Lanbiderik eta ohiko diru-sarrerarik gabe, lan ugari egin zituen: bigarren hezkuntzako irakaslea, ginekologiako kontsultategi bateko harreragilea, erizaintzako laguntzailea ospitale bateko larrialdi-gelan, eta garbitzailea. Gainera, alkoholaren desintoxikazio-zentroetatik pasatzeak eta Mexikora maiz egindako bisitek , idatzi zituen kontakizunetan ere islatuta geratu ziren.

Ama 1986an hil zitzaion eta ziurrenik suizidioarengatik izan zen.

1994an, Edward Dornen bitartez, plaza bat lortu zuen Coloradoko Unibertsitatean, eta hurrengo sei urteak Boulderren eman zituen, idazle eta irakasle gisa. Egonaldiko bigarren urtean, irakaskuntzaren bikaintasunari emandako saria irabazi zuen, Coloradoko Unibertsitateari esker.

Boulderren eman zituen urteetan lagun talde estu batekin harremanak izan zituen: Dorn, Jennie, Anselmo Hollo, Bobbie Louise Hawkins, Kenward Elmslie eta Stephen Emerson izan zirenak.

Ikasleek asko maite zuten Lucia, baina giroak ez zion batere onik egiten, eta arnasa hartzeko arazoak are gehiago okerragotu zitzaizkion, oxigeno botila batetik ezin aldentzeraino.

2001ean, biriketako minbizi batek bere erretiroa behartu zuen. Kaliforniara joan zen bere seme-alabengandik hurbil egotera, eta haietako baten etxeko garajean izan zuen bizileku.

2004ko azaroaren 12an hil zen Marina del Reyn, 68 urte betetzen zituen egunean bertan.

Bere obren gakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatur kritikariek, Lucia Berlinen eta Carverren lanak alderatu dituzte. Bere nortasunak pertsonaia gaizto eta kondairazko baten alderdi guztiak erakusten ditu, istorio sentimental oinazetu batekin, alkoholismoarekin, arazo ekonomiko larriekin, osasun-arazoekin...

Esperientzia guzti hauek, bere idatzietan islatuta geratu ziren eta bere obraren erdigune dira. So Long-en, esate baterako heroinarekiko mendekotasuna duen senar batekiko harremanaren sentsazio kontrajarriak deskribatzen ditu. Hau egiteko, bakardadea, lotsa eta ospitaleetako, desintoxikazio-kliniketako, adineko etxeetako eta espetxeetako istorioak erabiltzen ditu. Hala eta guztiz ere, hainbat kritikarien arabera, obra honek bizitzarako, umorerako eta maitasunerako irrika handia ere badu.

Bere bizitzan, 77 ipuin argitaratu zituen. Gehienak Black Sparrow Pressek argitaratutako hiru liburukitan bildu ziren: Homesick: New and Selected Stories (1991), So Long: Stories 1987-92 (1993) eta Where I Live Now: Stories 1993-98 (1999).

Bere lehen ipuinak 1977koak dira eta aldizkarietan argitaratu ziren.

1981ean bere lehen liburua argitaratu zuen: Angels Laundromat (Lavandería de Ángeles) deiturikoa.

2015ean, Farrar Straus and Giroux, AEBetako argitaletxe garrantzitsuenetako batek, Manual para mujeres de la limpieza liburua argitaratu zuen, bere ipuin onenen aukeraketa bat izan zena. Aste gutxiren buruan, liburua salduenen artean kokatu zen, eta herrialdeko aldizkari eta gehigarri literarioen urteko libururik onenen artean sartu zen.