Raymond Carver

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Raymond Carver

Raymond Clevie Carver, Jr. (Clatskanie, Oregon 1938ko maiatzaren 25 — Port Angeles, Washington 1988ko abuztuaren 2), AEBetako idazlea izan zen, errealismo zikina izeneko mugimenduari atxikia.

Carver Washington estatuan hazi zen. Bere aitak zerrategi batean egiten zuen lan eta alkoholikoa zen. Bere amak zerbitzari eta saltzaile lan egiten zuen.

Garai batean, Carverrek John Gardner idazlearen babespean ikasi zuen Kalifornian. Narrazio asko argitaratu zituen hainbat aldizkari eta egunkaritan. Euren argumentu ohikoena gizarteak erdeinatutako langileen bizitza izan zen.

Carver bitan ezkondu zen. Tess Galagher poeta izan zen bere bigarren emaztea. Alkoholikoa izan zen, bere aita izan zen bezala, baina bere azken hamar urteetan edan gabe mantendu zen.

Kritikariek errealismo zikina izeneko mugimenduaren aitzindaritzat hartzen dute Carver. Bere heriotzaren orduan, modako idazletzat hartua izan zen.

Esquire aldizkariko argitaldariak, Gordon Lish, eragin erabatekoa izan zuen Carverren prosan. Adibidez, 15 hitz erabili beharrean, 5 erabiltzea aholkatzen zion Carverri.

Carver biriketako minbiziaz hil zen, 50 urte zituenean.


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioak

Poesia

  • 1968 : Near Klamath
  • 1970 : Winter Insomnia
  • 1976 : At Night The Salmon Move
  • 1985 : Where Water Comes Together with Other Water
  • 1986 : Ultramarine
  • 1989 : A New Path to the Waterfall

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]