Lankide:Nere Bilbao/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sara Ortega Ruiz 2005ko otsailaren 20an, Logroñon jaiotako futbol jokalaria da. Gaur egun Espainiako Emakumezkoen Futbol Superligan aritzen den eta Athletic Cluben 28 zenbakia duen aurrelaria da.

Klubeko karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ortegak Comillaseko akademian hasi zuen bere ibilbidea. Sarak 2022ko urtarrilean egin zuen debuta Erreginaren Kopan, Racingen aurka, 16 urterekin. Ordezko gisa hasi eta azken hogei minutuetan Ane Azkonaren ordez sartu eta golegile bezala estreinatzeko denbora eman zion[1].Otsailean, debuta egin zuen Espainiako Emakumezkoen Futbol Superligan Athleticekin, Eibarren aurka.

Nazioarteko karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko urtarrilean, Ortegak dei bat jaso zuen 16 urtez azpiko Espainiako taldearekin entrenatzen hasteko. Ortegak 2021eko irailean egin zuen debuta 17 urtez azpiko Espainiako taldearekin, Islandiaren aurka. 2022ko abuztuaren 28an Sara aurrelari errioxarra 17 urtez azpiko munduko txapeldun izendatu zen, Espainiako selekzioak finala Kolonbiari irabazi ondoren (0-1)[2].

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 17 urtez azpiko munduko txapeldun (2022/08/28)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.athletic-club.eus/noticias/2022/01/27/el-debut-sonado-para-sara-ortega
  2. https://nuevecuatrouno.com/2022/10/30/deportes-sara-ortega-campeona-mundo-sub17/