Real Racing Club de Santander

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Real Racing Club de Santander
Ezizena(k) Montañeses, Racingistas
Sorrera 1913
Futbol zelaia El Sardinero estadioa
(Edukiera: 22.500)
Jabea India Ahsan Ali Syed
Entrenatzailea Espainia Paco Fernández Gómez
Liga Bigarren B maila
2013-14 Bigarren B maila, 1.a (igo egin da)
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1922ko taldea.

Real Racing Club de Santander 1913an sortutako Santanderko futbol taldea da, aurten Espainiako futbol ligako bigarren mailan jokatu arren lehen mailan gehien aritu den 12. taldea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera eta lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santander Racing Club taldeak 1913ko otsailaren 23an jokatu zuen bere lehen partida Strong de Santander taldearen aurka eta galdu egin zuen. Ángel Sánchez Losada izan zen taldearen lehen presidentea baina bazkideen artean euskaldun batzuk ere baziren, hala nola Mateo Zubizarreta eta Carlos Iruretagoyena. Racingen lehen gola ere euskaldun batek sartu zuen, Mariano Zubizarretak.

Hasieran Iparraldeko Federazioan sarturik gelditu zen, beste talde kantabriar eta bizkaitarrekin batera. 10. hamarkadan talde indartsua osatu zuen eta aurkari gogorrenak Kantabriako Santander FC eta Real Santander eta Bizkaiko Athletic Club eta Unión Fortuna Deustu izan zituen.

1922an Federazioa banatu eta kantabriarrek osaturiko txapelketatan hartu zuen parte, oso emaitza onak lortuz, izan ere 1940 artean Kantabriako 17 txapelketa irabazi baitzituen.

Ligaren hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928/29an izan zen lehen liga txapelketa eta Racing lehen mailan kokatua izan zen. Horretarako hainbat eliminatoria jokatu behar izan zituen eta partida guztiak irabazi zituen, tartean Valencia, Betis eta Sevillari. Ligan ordea azken postuan gelditu zen. Hala ere promozio partida jokatu zuen Sevillaren aurka eta lehen mailan mantentzea lortu zuen.

1930/31 denboraldia bikaina izan zen, ligan bigarren egin baitzuen. Aipatu behar da urte hartan lehenengo hirurak (Athletic Club, Racing eta Erreala) 22 punturekin berdinduta gelditu zirela eta gol kopuruaren arabera kokatu zirela. Firth Nottingham ingelesa zen entrenatzailea orain arte klubak lorturiko posturik onena izan zen honetan. 1933/34ean hirugarren egin zuen ligan.

Gerraren ondoren garai grisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Zibilak taldea erabat desitxuratu zuen, jokalaririk onenak hilda edo ihes eginda baitzeuden. Izena ere aldatu behar izan zuen, frankismoak ez baitzituen atzerriko izenak onartzen, horrela Real Santander Sociedad Deportiva izena izan zuen 1973 arte. 1939/40 urtean bigarren mailara jeitsi zen eta 1943 eta 1947an hirugarren mailan ere izan zen. 50 eta 60 hamarkadetan lehen maila ezagutu zuen baina beita bigarren eta hirugarrena ere.

Biboteen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972/73 denboraldian hirugarren mailara jeisteko zorian egon ondoren zuzendaritzak Jose Maria Maguregi entrenatzaile bizkaitarra fitxatu zuen. Porrotik ez zuten bitartean bibotea uztea erabaki zuten jokalari eta entrenatzaileek eta emaitza onak izanik "biboteen taldea" ezizena eman zitzaion. Europa mailan ere ezagun egin zen honegatik. Urte hartan bertan lehen mailara igotzea lortu zuen.

Lehen mailako taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diruz ondo ibili ez arren 1987 arte jarraitasun handia izan zuen lehen mailan. Urte hortatik hasita 6 urte egin zituen beheko mailan, tartean bat Bigarren B mailan, baina 1993/94 urtetik aurrera lehen mailan aritu izan da aurten arte. Aipatzekoa da 1999/2000 denboraldia, izan ere lehen aldiz Racingeko jokalari batek, Salva Ballesta zaragozarrak, Pichichi saria eskuratu baitzuen. Urte hortan bertan Munitisek er Espainiako selekzioarekin jokatu zuen.

2001/02 denboraldiaren erdian diru arazoak medio taldea desagertzear egon zen, baina Dmitry Piterman enpresagizon ukrainarrak erosi zuen. Urtebete iraun bazuen ere taldea desagertzetik salbatu zuen. Azken denboraldi bikaina 2007/08koa izan zuen UEFAko postuetan bukatu zuelarik. 2010/11 urtean Ahsan Ali Syed enpresari indiarrak erosi zuen Racing. Taldea Espainiako talde onenen artean ipini nahi zuen arren emaitzak ez dira onak izan eta diru arazoak tarteko, bi aldiz jarraian mailaz jeitsi da. Ehungarren urte urrenaren ospakizunak erabat ilundu ditu honek. 2013-14 urtean Bigarren B mailan aritu da baina 2. mailara igotzea lortu du.

Koloreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortu berritan, lehenengo bi urteetan kolore gorria eta zuria erabili zituen, Santanderko eta ondoren Kantabriako banderaren koloreak hain zuzen ere. Baina ordutik aurrea bere armarrian ageri diren berde eta zuria erabili izan ditu kamisetan, batzutan marratua eta besteetan kamiseta zuria alboetan marra berdearekin. Prakak beltzak izan dira.

2008-09 urtean Europan aritu zenean bigarren ekipaziorako zuria eta gorria berrerabili zituen.

2012-13an ehungarren urteurrena ospatzen zela eta, lehenengo ekipazioa erabat aldatu eta kolore gorria eta zuria berreskuratu dute.

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapelketak: 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

bigarren 1930-31 denboraldian.

1949-50 eta 1959-60

Kantabriako txapelketak: 17[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1923, 1924, 1925, 1926, 1927, 1928, 1929, 1930, 1931, 1933, 1934, 1939 eta 1940

1914, 1915, 1916 y 1917

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Real Racing Club de Santander Aldatu lotura Wikidatan