Eibar KE
Wikipedia(e)tik
| Hiria | Eibar (Gipuzkoa) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sorrera | 1940 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Futbol Zelaia Izena Irekiera Edukiera |
Ipurua 1947 5.250 |
||||||||||||||||||||||||||||||||
| Presidentea | Jaime Barriuso Villanueva | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Entrenatzailea | Manix Mandiola | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Liga | BBVA Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2006-2007 | 1. | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||
Eibar KE (izen osoa Eibar Kirol Elkartea, gaztelaniaz S.D. Eibar edo Sociedad Deportiva Eibar) Eibarko futbol talde nagusia da.
1940ko azaroaren 30ean sortu zuten.
Espainako futbol txapelketako bigarren mailan jarraian denboraldi gehien, 18 denboraldi, igaro duen futbol taldea da. Guztira 24 denboraldi egin ditu Bigarren mailan.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Eibar Kirol Elkartea 1940. urtean sortu zen, Deportivo Gallo eta Unión Deportiva Eibarresa elkartu zirenean. Hasiera batean Eibar Futbol Kluba izena hartu zuen, eta gero, Eibar Kirol Elkartea izatera pasatu zen.
1952-53 denboraldian Bigarren Mailara igo zen eta 1957-58 denboraldira arte egon zen zilarrezko mailan.
Gero 14 promozio jokatu zituen, 1986an bigarren B mailara igo arte. Hurrengo urtean, 1987-88 denboraldian, 30 urte pasa eta gero Bigarren A mailara igo zen, Alfonso Barasoain gernikarraren eskutik.
Orduz geroztik, 18 denboraldi jarraian mantendu zen kategoria horretan, bigarren mailan, 2005 urte arte. Horrela, Eibar taldea Espainako futbol txapelketako bigarren mailan jarraian denboraldi gehien igaro duen futbol taldea da
[aldatu] Palmaresa
[aldatu] Jokalari ezagunenak
[aldatu] Entrenatzaile ezagunenak
- Periko Alonso: 1995 - 1997
- José María Amorrortu : 2003 - 2004
- Jose Luis Mendilibar: 2004 - 2005
[aldatu] Harrobia
- Eibar B (Eibar B)
- Gizonezkoen mailan honako taldeak ditu: 3. maila, Jubenil Nazional Maila, Ohorezko Jubenila, Kadete Euskal Liga, Ohorezko Kadetea, Ohorezko Infantila, Lehen Infantila eta Alebina.
- Emakumezkoen mailan Lurraldeetako Emakumezkoa taldea du.
[aldatu] Futbol Zelaia
Ipurua Futbol Zelaia 5.250 Ikusle
Zelaiaren neurriak: 103x65 Metro
Helbidea: Ipurua, 2 20600 Eibar (Gipuzkoa)
Inaugurazioa: 1947
Lehen partida: Eibar 0 - Elgoibar 2
Ipurua 1947. urteko irailaren 14an inauguratu zen. Emaitza 0-2 izan zen elgoibartarren alde, Eulogio Echeverria (penaltyz) eta Ayestaren golekin.
[aldatu] Ereserkia
Erresekia entzun: [1]
- Eibarko futbol taldeak
- apala bezain trebeak
- guztioi garaipena eskaintzeko
- borrokatuko du.
- Gure herriko jendeak
- betidanik du esaten
- Eibarrek ez duela sekula
- atzera egiten.
- Gorria eta urdina
- dira guretzat
- garaipenaren koloreak.
- Mutilen a(ha)legina
- animatzeko
- dira eibartarron txaloak.
- Pil-pil dago Ipurua
- garaipena lortu arte
- ez dugu etsiko.
- Eibarko futbol taldeak...
- Gure herriko jendeak...
- Gorputz eta arima
- talde ta zaletu
- eibartar denok
- aurrera goaz.
- Atzean sendo
- aurrean zorrotz
- hamaikakoa
- garaipenaren bila.
- Ipuruan zaletuok
- taldearekin bat eginda
- bultza dezagun
- beti Eibar.
- Eibarko futbol taldeak...
- Gure herriko jendeak...
- Guk, bihotz emango dugu
- Eibar beti aurrera!!!
[aldatu] Kanpo loturak
| Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |

