Edukira joan

Lankide:Saragomezl/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

KONBINATU NORDIKOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konbinatu nordikoa neguko kirol bat da, bi proben konbinazioan oinarritzen dena : eskiko-jauzia, tranpolin batetik egina eta iraupen-eskia.

Neguko Olinpiar Jokoetan hiru lehiaketa jokatzen dira: banakakoa, taldekakoa eta esprintekoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, kirol honen jatorria Norvegia dela esan daiteke, non azken ehun urteetan eskia eta jauziak egiten diren. Hala ere, kirol antolatu gisa XIX. mendean du jatorria, lehen txapelketa garrantzitsuak ospatzen hasi zirenean. Konbinatu nordikoa jada 1924ko Chamonixeko lehen Olinpiar Jokoetan sartua izan zen, bere banakako modalitatean.

Lehenengo lehiaketa garrantzitsua 1892an Oslon jokatu zen, lehenengo Holmenkollen eski jauzian. Norvegiako Olav V. erregea jauzilari trebea zen eta Holmenkollen eski jaialdian lehiatu zen 1920ko hamarkadan. 1924ko Neguko Olinpiar Jokoetan ere bertan izan zen eta geroztik ikuskizunean egon zen. 1950eko hamarkada arte, kros lasterketak egiten ziren lehenengo eta ondoren eski jauzia. Kirolean norvegiarrak izan dira nagusi, finlandiarrekin batera. 1960 arte Georg Thoma mendebaldeko alemaniarrak 1960ko Neguko Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen arte ez zen diziplina horren kontrol nordikoa hautsi .[1]

Urteetan zehar, egin beharreko distantzietan aldaketak egon dira, adibidez, tranpolinen luzeran, materialetan, etab., baina esentziari eutsi zaio. Taldekako lehiaketa 1988ko Calgaryko Olinpiar Jokoetan eta esprint proba 2002ko Salt Lake Cityko jokoetan sartu ziren.

2016ko azaroaren hasieran erabaki zen emakumezkoen lehiaketak FIS mailan finkatzea, baita ere, 2021ko munduko txapelketetan eta 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetara sartzearekin batera.[2]2018ko uztailean, diziplina honetarako IOC k garapen denbora gehiago eskatu zuen eta emakumezkoen debut olinpikoa 2022an bertan behera utzi zuen, seguru asko, 2026an gehituko duena. 2018ko maiatzean, FIS Kongresuak hainbat erabaki hartu zituen emakumeak kirol nordikoetan sartzeari buruz.[3] 2019tik aurrera, emakumeak FISeko Junior mailako Munduko Txapelketan sartu ziren ofizialki eta 2021ean hasiko zela baieztatu zen emakumezkoentzako FIS Munduko Txapelketako programa (senior maila). 2018an Emakumeen Kopa Kontinentaleko programaren bigarren urtea betetzen da, eta guztira 12 ekitaldi izango ditu.

Kirol honen potentzia nagusietako batzuk Norvegia, Finlandia, Alemania eta Austriay Suitza dira.

Espezialitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konbinatu nordikoan guztira 3 txapelketa ezberdin daude: banakakoa, taldekakoa eta esprintekoa.[4]

Banakako txapelketan (gundersen ere deitua) lehenengo egunean 90 metroko tranpolinetik egiten dira jauziak. Partehartzaile bakoitzak bi jauzi egingo ditu, bien puntuazioa batuz. Hurrengo egunean iraupen eskiko proba egiten da, estilo librean. Proba honetako irteera ordena modu mailakatuan egiten da,hau da, jauzien probaren emaitzen arabera. Horrela, jauzietan lehen sailkatua lehena ateratzen da iraupen eskian, ondoren bigarren puntuazio onena duen partehartzailea eta horrela azkeneraino. Beraz, lasterketa honetan helmugara lehenengo iristen dena izango da konbinatu nordikoaren probaren irabazlea.

Taldekako lehiaketan lau kidez osatutako taldeak egiten dira. Lehenengo egunean taldekide bakoitzak bi jauzi egiten ditu 90 metroko tranpolinetik eta zortzi jauzien puntuazioa batzen da taldearen puntuazioa emateko. Bigarren egunean iraupen eskiko proba bat egiten da 4 x 5 km-ko erreleboetan eta lau partehartzaileak jauziak egin dituzten berdinak izan behar dira. Banakako proban bezala, irteera mailakatua da aurreko eguneko emaitzen araberakoa, helmugara lehenengo iristen dena froga irabazten du.

Esprint lehiaketa banakako txapelketaren antzekoa da, baina 90 metroko tranpolinetik jauzi egin beharrean, 120 metrokotik egiten da eta iraupen eskiko proban, 15 kilometro egin beharrean 7,5 kilometro inguru egiten dira, estilo librean.

Ekipamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eski-loturak: oinetakoaren punta eskiari bakarrik bermatu. Krosean, eski luzera osoaren %57 baino gehiago erabili behar da aurreko atal gisa. Jauzi egitean, kableak edo aluminiozko poste batek botaren orpoa eskiari lotzen dio hegaldiak irauten duen bitartean eskiak erortzea eta / edo zirrikitzea saihesteko.
  • Eskiatzeko bota Jauzi egiteko, bizkar handiko botak, malguak baina sendoak, aurreko ebakidura baxukoak, eskiatzailea hegaldian zehar aurrera makurtzeko diseinatuta eta Krosean patinatzeko botak erabiltzen dira.
  • Eski-jantzia eta kaskoa
  • Eskiak: saltoka egiteko eskiek lehiakidearen gorputzaren altuera osoaren %145 izan dezakete gehienez. Iraupen eskiek 2 metroko luzera izan dezakete.
  • Eski bastoiak
  • Eski-argizaria: abiadurarako irristagailua esprintean eta jauzietan erabiltzen da, eta jaurtitzeko argizaria, berriz, krosean.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Nordic combined Equipment and History - Olympic Sport History» International Olympic Committee 2020-11-09 (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  2. «Decisions of the Autumn 2016 FIS Council Meeting - FIS-SKI» web.archive.org 2016-11-08 (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  3. (Ingelesez) «FIS Congress: Historic steps for Nordic Combined Ladies» www.fis-ski.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  4. «FIS-Ski» web.archive.org 2017-05-26 (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  5. (Ingelesez) «Nordic combined Equipment and History - Olympic Sport History» International Olympic Committee 2020-11-09 (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).