Lankide:Zakarias Zatrustegi/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Goiko txapelketa irabazi ondoren 2001ean.

Iñaki Osa Goikoetxea, zesta arloan Goiko bezala ezaguna (Zumaia, Gipuzkoa, 1980ko uztailaren 10a) puntista profesionala da, inoizko puntistarik onenetakoa. Aurrelari aritzen da, baina behar izan denean atzelari ere jokatu du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zesta puntan, titulu nagusi guztiak irabazi ditu,11 aldiz irabazi du Buruz Buruko Txapelketa Nagusia, eta 6 aldiz Binakakoa. Zazpi urterekin hasi zen zesta puntan jokatzen. Amateurretan aritu eta gero, 16 urte zituela profesional bihurtu zen, eta Milanera (Italia) joan zen jokatzera sei hilabetez. Handik itzulita, 1997ko abuztuan, Ameriketako Estatu Batuetara joan zen jokatzera. 2015eko urtarrilean, Euskal Herrira itzuli zen.