Lankide eztabaida:Josugoni/2008 iraila-abendua

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Epa donostiarra[aldatu iturburu kodea]

Eup! Laguntza eskatu behar dizut argazkien igoera kontuarekin! Bitu, [1] mapa euskaratu det, eta agertzen ez ziren herrixka batzuk gehitu ditut ere. Nola in behar det argazkia igotzeko?...(gaizki igotzen deten hurrengoan kontua itxiko diatela esan diate ta!)...Ordun ez dakit ze jarri behar deten...Mapa euskaratu detela esan eta herrixka berrien kokalekuan informazioa nundik atea deten esan??? aix...ez dakit eztakit...azaldu mesedez, al bazu pasoz paso...(aguretxo bat ematen det argazkien kontuekin!!)..ale ayioo! — kanuto90 18:43, 30 Abuztua 2008 (UTC)

Aupa...milesker azalpenengatik. Azken galdera bat, orrialde honetako edozein mapa har nezake wikimedia commonsen sartzeko?kanuto90 15:10, 18 Iraila 2008 (UTC)

Ados Josu, baina hala ere ea denborarekin baten batek egiten duen artikuloa aizkorari buruz. Bizi naizen herrian zenbait aizkolari daudenez, harrigarria da aizkoraren inguruan dauden kontu pila. Aizkora klasetatik hasita, apostuak, erabilerak... laster arte AntxonGorritxiki 14:54, 13 Iraila 2008 (UTC)

Aupa, Josu. Posta elektronikoa ez-gaituta duzu. Bidaliko al zenidake posta bat? Gauzatxo bat esan nahi dizut. Nire helbidea: unai (puntu) fernandezdebetono (a bildua) ehu (puntu) es --Unai (esan) 21:47, 30 Iraila 2008 (UTC)

Europako Kontseilua=/=Europar Batasuneko Kontseilua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu:

Nizako Itunari buruzko artikuluan egin duzun aldaketatxoa ezabatu dut. Hasieran Europar Kontseilua jarri dut eta zuk EuropaKO Kontseilua jarri duzu, baina bi erakunde dira eta ez dute elkarrekin zerikusi zuzenik. Europako Kontseilua 1949an sortutako erakunde paneuroparra da, kontinenteko estatu gehienak (denak ez esateagatik) barne hartzen dituena eta, batez ere, bakea, kultura, eta horrelakoak bultzatzen dituena. Europar Kontseilua edo Europar Batasuneko Kontseilua aldiz Europar Batasuneko erakundea da, 27 estatu kideetako gobernuburu edo/eta ministroak batzen dituena. Azken honen helburua EBren politiken zehaztapena egitea eta gidalerro nagusiak argitzea da.

Uste dut zuzenketekin ondo gelditu dela. Badaezpada begiratu, ze nahiko nahaste izan dut izen berdintsua zuten artikuluak bereizten.

Hurrengorako badakizu, kontuz ibili! Ondo segi, --Xabier 13:17, 10 Urria 2008 (UTC)

eginda! Hurrengora arte!--Xabier 13:41, 10 Urria 2008 (UTC)

Zin egiten dizut argazkiei buruz galdetzen dizudan azken galdera dela...jajaja...aurreko guztia ulertua gelditu da, baina duela bi hilabete ezabatu ez didaten argazki bat igo nuen. Horrek ze esan nahi du, internetetik hartutako argazki horrek ez duela lizentzian inongo copyrightik? eta berak blog horretan igotako argazkiak neureak bezala igo ditzakedala? [2] [3]

kanuto90 15:33, 14 Urria 2008 (UTC)

...glups...milesker, oraingoz ez daukat galderarik...

kanuto90 19:05, 19 Urria 2008 (UTC)

Gaztelu zahar[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko. Oso artikulu interesgarria da. --Unai (esan) 09:42, 25 Urria 2008 (UTC)

Artikulu batean lanean[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, izenkide!

Berriz zuregana jotzen dut laguntza eske. Artikulu luze batean ari naiz lanean, eta nolabait seinalizatu nahiko nuke "Lanean ari naizela" jartzeko. Nonbait ikusi dut holako seinale bat, baina ez dakit nola jartzen den.

Ezagutzen al duzu seinale hori? Badakizu nola ipintzen den?

Aldez aurretik eskerrak emanez,

Josu 21:19, 27 Urria 2008 (UTC)

Eskerrik asko, lagun. Praktikan jarri dut iadanik erantzun didazuna (ikusi "Biziaren jatorria").

Agurrak,

Josu 20:34, 28 Urria 2008 (UTC)

Nafarra/euskalduna[aldatu iturburu kodea]

Nafarrak ez al dira euskaldunak? Jartzen du lehenago nafarra dela iruñekoa ere. Kabri, (erantzunak hemen) 13:58, 29 Urria 2008 (UTC)

Agian euskal politikari da erabili beharrekoa, hobeago ulertzen baita. Arrazoi dezu euskalduna hitza euskaraz dakiena dela baina baita ere erabiltzen da euskal herritarrentzat. Ez nahasteko euskal politikari hobe. Kabri, (erantzunak hemen) 14:19, 29 Urria 2008 (UTC)

Argumentu/argudio/istorio[aldatu iturburu kodea]

Elhuyar hiztegiaren arabera, gaztelaniazko "argumento" hitzaren parekiadeak hauexek dira:

1s.m. tema argumentu El argumento de la obra era de lo más interesante: filmaren argumentua oso interesgarria zen.

2s.m. razonamiento argudio; arrazoi Esos son los típicos argumentos de una persona de derechas: horiek eskuineko pertsona baten ohizko argudioak dira.

3s.m. Ling./Mat. argumentu

Beraz, "argumentu"a "argudio"a baino zehatzahgoa da. "Istorio"aren esanahia, ordea; hau da:

ADIERAK 1iz. cuento, relato, historia Beldurrezko istorioak: relatos de miedo. 2iz. suceso, anécdota Arnegiko errekako istorioa: el suceso del arroyo de Arnegi.

Beraz, "argumentu"aren aldekoa naiz. txanpon 07:15, 30 Urria 2008 (UTC)

Akinoko Tomas edo Tomas Akinokoa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josugoni:

Ikusi dut zenbait artikulutan aldatu duzula forma hori, hau da, Akinoko Tomas (adibidez) jartzen zuen lekuan Tomas Akinokoa jarri duzula. Egia esan, ez dakit zein den formarik zuzenena, baina nik lehenengoaren alde egingo nuke. Bigarrena (Tomas Akinokoa) gaztelaniaren eraginez sortutakoa iruditzen zait gehiago (Tomás de Aquino). Euskaraz ez dugu esaten "hondartza Donostiakoa" (Playa de Donostia), "Donostiako hondartza" baizik.

Beste kasu batzuetan oraindik okerragoa iruditzen zait. Adibidez, Isabel II.ari buruzko artikuluak izenburu hau dauka: Elisabete II.a Erresuma Batukoa. Nik, argi eta garbi, Erresuma Batuko Elisabete (edo Isabel) II.a jarriko nuke, askoz naturalagoa iruditzen zait eta.

Ea zer iruditzen zaizun.--Xabier 10:25, 30 Urria 2008 (UTC)

Bizia/Bizitza[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, izenkide.

Nik uste dut Biziaren jatorria egokiagoa dela Bizitzaren jatorria baino. Ez naiz filologoa, biologoa baizik, baina euskaraz gai honetaz mintzatzerakoan betidanik entzun/esan dut "Biziaren jatorria". Hala irakurri dut, gainera, euskaraz gai honetaz argitaratuta dagoen material urrian.

Erabiltzen dudan hiztegian, badaezpada ere, begiratu dut zuk planteatzen duzun zalantza (Elhuyar hiztegia). Bertan, oso egoki datorkigun adibidea jartzen du: "Bizia itsasoan sortu omen zen". Toki berean "Bizi"-a bizidunen jarduera dela erraten du.

Beraz, iruditzen zait kasu honetan "Bizia" dela aukeratu beharreko hitza. Bizitza-k bertze zentzu bat dauka, denbora-bitarte edo bizimoduarena.

Hala ere, aditu batek kontrakoa esaten badu iritziz aldatu egin beharko dugu...

Ongi segi.

Josu 16:27, 31 Urria 2008 (UTC)

Bizia/Bizitza[aldatu iturburu kodea]

Kaixo berriz.

Ados zure proposamenarekin, koherentzia eman behar diogu wikipediari.

Agurrak,

Josu 12:02, 2 Azaroa 2008 (UTC)

Kalifatu ala kaliferri[aldatu iturburu kodea]

Zurekin ados, eztabaida orrian utzi dut erantzuna, baina orain ez dut zure proposamena ikusten. Ematen du lagg txikitxo bat daukagula. Aio. - Marklar2007 12:28, 2 Azaroa 2008 (UTC)

Kaixo, txapas itzuli da berriro galdera gehiagorekin!! Aer, nola frogatzen det tipo baten baimena daukadala argazki bat bere blogetik igotzeko?? kanuto90 16:36, 2 Azaroa 2008 (UTC)

Erantzuna (Tomas Akinokoa)[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josugoni:

Irakurri dut (gainetik) idazlan hori, nahiko arrazoizkoa da egia esan. Beharbada gogorregi idatziko nuen mezua, baina nik ohitura hori daukat (izenei dagokienez) eta horrela egokiagoa iruditzen zait. Estilo kontua da, biak daude ondo baina nik gustukoago dut "Tomas Akinokoa". Zuzenketa orria dagoenez, ez dauka ardura handirik.

Ondo segi!--Xabier 20:19, 2 Azaroa 2008 (UTC)

Kaixo Josugoni!! Zer moduz minamata? zu jarritakoa ondo ezta?? e pitxoon!!? eta besteen ekarpenak ez zaizkizu gustatzen?? oso azkarrak gara denok baina gero IRISPIDEA esez (S) jartzen da eee???baina Z-s jartzen da! EZ HASERRETU MESE!! amz= asko maite zaitugu

aio! adios! bye! au revoir! Tschüss! ciao! להתראות

Image:Casafuenterrabia.jpg Hondarribiko etxe tipikoa ote?[aldatu iturburu kodea]

Aupa

Irudi hau "Casa típica de Fuenterrabía" deskribapenaz igo zuen Commonsera Gipuzkoarra ez den lankide batek. Etxebizitza baino herri erakunderen baten egoitzaren antza du. Ezagutzen al duzu eraikina? --Javierme 21:14, 9 Azaroa 2008 (UTC)

Ondo... aldatuko dut. Eta eskerrik asko abisatzearren eta hitz arautu berri bat irakastearren! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:24, 16 Azaroa 2008 (UTC)

Cisco systems (suebaki/suhesi)[aldatu iturburu kodea]

Euskalterm-en arabera terminoa suebaki da eta halaxe dago itzulia euskarazko gnome eta kde bertsioetan. Piarres 00:10, 25 Azaroa 2008 (UTC)

Aldatu dut. Suhesi orria suebaki orrira mugitu beharko litzateke terminologia berdinarekin jarraitzeko baina nik ez dut hori egiteko aukerarik, zuk egingo? Piarres 14:35, 25 Azaroa 2008 (UTC)

Kaixo Josugoni! Una pregunta... para evitar luego redirecciones y cambios; para hacer una página aquí en euskera sobre la mano, ¿dejo esku como nombre del artículo o tiene que llevar el determinativo? ¿Esku o eskua? Mila esker!--Xaverius 15:40, 27 Azaroa 2008 (UTC)

Eskerrik asko ostera ere, lo tendré en cuenta. No sabía lo de los nombres propios, como ya escribí Rekaredo I.a con la a, no sabía si el resto de páginas tenía que llevarla. Scisne latinam linguam? Cura ut valeas!--Xaverius 23:19, 27 Azaroa 2008 (UTC)

Suezeko kanalaren inaugurazio data[aldatu iturburu kodea]

Kaixo lagun...

Mumbai buruzko artikulua lantzen ari nitzela suezeko kanalren inaugurazio data ezberdinak erabiltzen ditugula ikusi dut. Suezeko kanalaren orrian ipintzen duen (uste dut zuk egina dela, bestela barkau) data : 1863ko abenduaren 29an baina | hemen], [| hemen] eta aurkitu ditudan beste zenbait iturrietan 1969an inauguratu zela diote, eguna 16 eta 17 artean aldatu egiten bait da aurkitzen dudan lekuetan baina hori agian inaugurazio eta benetazko martxan jartzeko datak ezerdinak izan zirelako izan daiteke baina 6 urteko ezerdintasuna handiegia iruditzen zait. Saiatu naizen arren ez dut aurkitu kanalaren orrialde "ofizialik" beraz eta ezer oker aldatu aurretik nahiago izan dut galdetzea... Data horretaz ziur al zaude?Piarres 12:09, 4 Abendua 2008 (UTC)

kaixo:

gasteizko olabideko ikasle bat naiz eta proiektu baterako zure laguntza eskertuko nizuke.

Dawn misioa euskaratzen ari naiz eta arazo batzuk sortu zaizkit

inporta ez bazaizu begiratuko al zenidake egindako lana?

taulak sortzeko zailtasunak ditut eta ikastea gustatuko litzaidake

besterik gabe eta eskerrak ezer baino lehen aurremanez,

goretti

eskerrik asko benetan, laguntza eskeintzeagatik biharko amaitu behar dut ta zoratuta ibili naiz bidea bilatzen zuk egingo bazenidake eskertuko nizuke

agur bero bat

Kapera Sixtinoa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Josugoni: Eskerrik asko zure erantzun azkarrarengatik. Txantiloia ipini dut jadanik. Egia esan, txantiloien gai hori oraindik oso ezezaguna zait, eta espero dut pixkanaka hobeki ezagutzen joatea. Bai, nire asmoa da Kapera Sixtinoari buruzko artikulu dotore samar bat eraikitzen joatea; beraz, dexente osatzen joan nahi dut. Egin zizuten elkarrizketa hori irakurri dut eta ikusten dut antzeko interesak ditugula, niri ere asko gustatzen baitzaizkit arkitektura eta geografia. Beraz, animo eta aurrera segi.--Belkoainpe 16:24, 15 Abendua 2008 (UTC)

Olentzeroren argazkia[aldatu iturburu kodea]

Iepe, Josu! Begiratu hau :-) Eguarri on!--Unai (esan) 14:57, 24 Abendua 2008 (UTC)