Lankide eztabaida:Theklan/2013ko apirila

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Arroka / harri[aldatu iturburu kodea]

Terminologia ez da estatikoa: nik ere, neure ikasketen hasieran, «substantiboa» ikasi nuen, baina orain «izena» da erabiltzen den bakarra. Euskaltermen, «arroka» ez da ageri geologian:

  • roca = harri
  • roca coherente = harri sendo
  • roca deleznable = harri apurkor
  • roca madre = harri ama
  • roca metamórfica = harri metamorfiko
  • roca sedimentaria = harri sedimentario
  • roca ígnea = harri igneo

Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2013-04-05, 12:00 (UTC)

Dena dela, «harri» artikuluan arroka utzi dut sinonimotzat. Harri mota bakoitzaren artikuluan sinonimo hori sartzea komeni dela ikusten baduzu («arroka sedimentario» eta abar), aurrera. --Xabier Armendaritz 2013-04-05, 13:19 (UTC)
Harrigarria da Euskalterm eta Elhuyarren hiztegiak bat ez etortzea, baina kasu honetan hala da, zure adibideek erakusten dutenez. Adibide horiek guztiak kontuan hartuta, eta Euskaltzaindiak oraingoz horretaz ezer arautu ez duenez, «arroka» izan beharko da artikulu multzo horren forma nagusia, sarreran bertan sinonimotzat «harri (igneo, metamorfiko, sedimentario...)» jarrita: izan ere, nahiz eta Geologia hiztegi horretan biak bereizi, Euskaltermen, DBHko hainbat liburutan eta Euskaltzaindiaren Hiztegi batu oinarridunaren iturrietan («harri metamorfiko», «harri sedimentario detritikoa») azaltzeak, guztiak batera, pisu handia ematen dio «harri» terminoa erabiltzeari ere.
Artikulu horiek «arroka» izenera eraman eta sinonimotzat «harri» jartzeko astia baldin baduzu, aurrera: nik Wikipediari denbora askorik ez diot eskaintzerik izango datozen egunotan. --Xabier Armendaritz 2013-04-05, 19:46 (UTC)