Larry Bird
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Larry Joe Bird | |
| Ezizena | "Larry Legend", "The Hick from French Lick" | |
| Jaio | 1956ko abenduaren 7a | |
| West Baden, Indiana |
||
| Garaiera | 2,06 m | |
| Pisua | 100 kg. | |
| Ibilbidea | ||
| Unibertsitatea | Indiana State Unibertsitatea (, ) | |
| Draft NBA | 1. txandan 6.postuan 1978ko NBAko Draft, Boston Celtics | |
| Kluba | Erretiratuta | |
| Liga | NBA | |
| Posizioa | Hegalekoa | |
| Lorpenak | ||
| Oscar Robertson Trophy 1979 3 NBAko txapelketa 1980ko Rookie-rik onena 3 aldiz NBAko Jokalari Baliotsuenaren Saria 2 aldiz NBAko Finaletako Jokalari Baliotsuenaren Saria 12 aldiz All-Star behin NBAko All-Star partidako Jokalari Baliotsuenaren Saria 1992ko Bartzelonako Joko Olinpietako urreko domina |
||
Larry Joe Bird (West Baden, Indiana, AEB, 1956ko abenduaren 7a - ) saskibaloi jokalari onenetakoa eta beteenetakoa izan zen NBAko historian. 2,06 metro luze da eta hegaleko postuan jokatzen zuen.
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Bird AEBetako Indiana estatuko West Baden Springs-en jaio zen, eta Georgia Kerns eta Claude Joseph "Joe" Bird-en semea da. Jatorrizko eta French Lick ondoko herrien artean hazi zenez, "the Hick from French Lick" -French Lick-eko kaikua- ezizena jarri zioten. Larry-ren Haurtzaro osoan arazo ekonomikoek jo zuten familia.
Kirol ibilbidea [aldatu]
Profesionala [aldatu]
1979-1981: bat-bateko eragina [aldatu]
Hurrengo urtean Celtics-ek Robert Parish pibota eta 1980ko NBA Draft-eko 3. aukera lortu zituzten Golden State Warriors-engandik, Draft-eko 1. eta 13. aukeren truke. Warriors-ek Joe Barry Carroll aukeratu eta Utah Jazz-ek Darrell Griffith hautatu ondoren, Minnesota-ko Unibertsitateko Kevin McHale hegaleko pibota aukeratu zuten 3. aukeran Celtics-ek. Bird hegaldeko postuan ari zelarik, Parish eta McHale-ren gehiketek frontcourt onenetakoa eman zioten Boston-i. Helburu handietara zuzendutako Celtics-en oinarria osatuko zuten hirurek.
1982-1987: Bird vs Magic [aldatu]
Bird eta Johnson iristeak gaztetu zuen NBA, entzuleria behera egite kezkagarriagatik egoera txarrean zegoena. Unibertsitateko garaitik zetorren elkarren lehia luzatu zen esparru profesionalean, beraien taldeak gorenera eramanez. Beraz, Bird-ek txapelketa 1980-81ko denboraldian lortu zuen bitartean, Magic-ek gauza bera lortu zuen 1979-80ko eta 1981-82ko denboraldietan. Beraien ibilbide profesionaletan zehar elkartu ziren 3 final gehiagotan. Elkarren norgehiagoka nabarmenetakoa izan zen estatubatuar kirol profesionalaren historian.