Latxortena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Latxortena
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
LeinuaAnastaticeae
GeneroaLobularia
Espeziea Lobularia maritima

Latxortena (Lobularia maritima) Brassicaceae familiako landare lore-txikia da, lorezaintzan oso erabilia berezko lore txuriez gain hainbat barietate arrosa eta gorrixka dituena. Lore hauek usain gozo eta sarkorra dute, eta zomorroak erakartzen ditu. Horregatik, baratzean erabiltzen da, adibidez tomate landareen polinizazioa errazteko[1].

Bi azpiespezie ditu: maritima (tipoa) eta columbretensis (Columbretes uharteetan bakarrik aurkitzen dena)[2].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latxortena loreen xehetasuna.

Landare urterokoa da, jatorriz Mediterraneo eta Bizkaiko golko ingurukoa, nahiz eta munduko beste eskualde askotan bertakotu.

Sustrai-aparatu handia du, habitat hondartsu eta haizetsuetara egokitua. Landare adarkatua da, zurtoin ugari dituena, eta, oro har, etzanda hazten da

Hostoak txikiak eta lantzeolatuak dira.

Lore zuri ugari ditu eta zurtoin muturretako kapituluetan kokatzen dira, usain gozoa dutenak. Urte osoa ematen du loretan eta, beraz, erleak ohiko bisitariak ditu. Haziak oso txikiak eta oso ugariak dira[2].

Baratze barietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dituen lore usaintsu eta sarriengatik, lorezaintzan erabiltzeko kultibar ugari garatu dira:

  • Lobularia maritima 'Benthamii'
  • Lobularia maritima 'Carpet of Snow'
  • Lobularia maritima 'Easter Bonnet Violet'
  • Lobularia maritima 'Little Dorrit'
  • Lobularia maritima 'Navy Blue'
  • Lobularia maritima 'New Carpet of Snow'
  • Lobularia maritima 'Oriental Nights'
  • Lobularia maritima 'Rosie O’Day'
  • Lobularia maritima 'Royal Carpet'
  • Lobularia maritima 'Snow Crystals'
  • Lobularia maritima 'Sweet White'
  • Lobularia maritima 'Violettkönigin'
  • Lobularia maritima 'Wonderland Copper/Deep Purple/Deep Rose/Lavender/Pastel Pink/Pink/Purple//White'

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jakoba Errekondo. (2013-5-19). Latxortena. Argia artikulua.
  2. a b Joxepo Teres. (1996-12-1). Latxortena, lorez lore. Elhuyar.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]