Le Torchon brûle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Le Torchon brûle
Motaegunkari
Fitxa teknikoa

Le torchon brûle Mouvement de libération des femmes (MLF) (euskaraz Emakumeen Askapenerako Mugimendua) talde feministak 1971ko maiatzetik 19731ko ekainera bitartean argitaratutako egunkaria da, eta zero zenbakia du 1970eko abenduan[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Le torchon brûleren ideia MLFren batzar orokor batean sortu zen; MLFko militanteak Parisko Arte Ederren Eskolan elkartzen ziren, asteazkenero hamabostean behin, 1970eko udazkenetik.

Zero zenbakia 1970eko abenduan agertu zen, Jean-Edern Hallierrek zuzendutako L'Idiot Libertéren lehen zenbakian txertatuta[2][3]. Orrialdeak puntuz mugatuta zeuden, irakurle interesdunek moztu eta libreta batean bildu ahal izateko[4].

Le torchon brûleren lehen zenbakia kioskotan 1971ko udaberrian saldu zen libera1eko prezioan, 16 orrialde zituen eta 35.000 ale kaleratu ziren[5].

Martine Franck argazkilariak (1938-2012) Le torchon brûleren lehen edizioaren itxiera betikotu zuen 1971ko maiatzean, eta bertan egunkariko partaideak ikus daitezke: Marie Dedieu, bera ere argazkilaria[6], Juliette Kahane, Marielle Burkhalter, Nadja Ringart, eta Sylvina Boissonnas[7].

Sei zenbaki eta gehigarri baten ondoren, 5. zenbakian sartutako "Amen Eguna ale berezia"[4], Le torchon brûler desagertu zen.

Beste izen batzuek erreleboa hartu zuten: Les Cahiers du Grif (1973-78), Le Quotidien des femmes (1974-76), Sorcières (1976-79), Des femmes en mouvements mensuel et hebdomadaire (1977-82), Questions Féministes (1977-80), Histoires d'Elles (1977-80), besteak beste[5][8].

Ildo editoriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marie Dedieuk bere gain hartzen du argitalpen-zuzendari titulua[9], baina "zuzendu" gabe, zenbaki bakoitza talde berri batek egiten baitu[10]; horri esker, mugimendu feministaren ñabardurak eta orientabide ezberdinak islatzen dira. Marie Dedieuren aburuz, egunkaria "kazetaritzarekiko hausturan marrazten da", eta honela definitzen da: "askatze-bidean dauden emakumeen egunkaria", bertan, "kontua ez da idaztea, baizik eta oihu idatziak sortzea, norberaren gorputzaren erditzean ere gerta daitekeen bezala, eta, zorionez, bizi-garrasi bat da"[11].

"Hilekoa" da egunkaria, hilekoaren zikloei erreferentzia eginez, irregularra baita.

Artikulu gehienek ez dute sinadurarik edo sinadura kolektiboak dira.

J'accuse egunkari maoistari iseka eginez, Le torchon brûle egunkariko editorialistak nahiago du honako hau idatzi: "Dei egiten diet amei, amamei, ez baitakite haurtzaindegi basatiak sortzea beren alaben lana dela, estatuak uzten dituen haurrak babesteko."[12]; aldiz, Vichyko gobernuaren agindupean sortutako amaren festa salatzen dute, amaren balioa handitzea ezinbestekoa zenean (gizon hilak, presoak, izena emandakoak...), Philippe Petainen azken asmakizunetako bat izan zen alemaniarren okupaziopean.

Artxibo-fitxategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marguerite-Durand liburutegiak (Parisko 13. barrutia) zenbakiak gordetzen ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dedieu, Marie. (1971-1973). Mouvement de libération des femmes ed. Le Torchon brûle. Le Torchon brûle, - (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
  2. «Le torchon brûle | Centre Hubertine Auclert» www.centre-hubertine-auclert.fr (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
  3. (Frantsesez) Re-Belles-50. «• le torchon brûle n°0 - intégralité.» Re-Belles (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
  4. a b (Ingelesez) The Burning Rag: Le Torchon Brule, 1970-1973 | Division Leap. (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
  5. a b Françoise Picq, Libération des femmes, Les années-Mouvement, éditions du Seuil, 1993
  6. «Un mouvement à soi 1970-2000 | Centre Hubertine Auclert» www.centre-hubertine-auclert.fr (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
  7. (Frantsesez) Picq, Françoise. «MLF : 1970, année zéro» Libération (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
  8. Génération MLF, éditions Des femmes, 2008.
  9. «Catalogue SUDOC» www.sudoc.abes.fr (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
  10. Marie Dedieu, pionnière féministe, Claudine Mulard, Le Monde du 26 octobre 2011.
  11. Dedieu, Marie, « Quand on tissait le premier torchon », magazine mensuel Des femmes en mouvements, no 2, février 1978; repris dans Mémoire de femmes 1974-2004, éditions Des femmes, 2006, 408 or.
  12. Le torchon brûle, premier numéro, au printemps 1971

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]