Legia Warsaw

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Legia Warszawa SA
Ezizena(k) Wojskowi (militarrak)
Legioniści (legionarioak)
Sorrera 1916
Futbol zelaia Stadion Wojska Polskiego
(Poloniako Armadaren Estadioa)
(Edukiera: 31.000)
Presidentea Polonia Boguslaw Lesnodorski
Entrenatzailea Polonia Jan Urban
Liga Ekstraklasa
2012-13 1.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Legia Warsaw Poloniako futbol talde ezagunenetakoa da, Varsovia hiriburukoa. 9 Liga baino irabazi ez dituen arren Kopa gehien dituen taldea da, 16 hain zuzen ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1916ko martxoan sortu zuten Poloniako Armadako legionarioek Lehen Mundu Gerrako ekialdeko frontean, Drużyna Sportowa Legia izenarekin. Gerraren ondoren Armadaren talde ofiziala bihurtu zen eta izen berria hartu zuen; Wojskowy Klub Sportowy Legia Warszawa (Varsoviako Legia Kirol Klub Militarra).

Lehenengo tituluak lortzea asko kostatu zitzaion, izan ere 50. hamarkadararte ez baitziren iritsi. 1955 eta 1956an Liga zein Kopa lortu zituen. Garaipen solteak etorri ziren ghurrengo urteetan, beti ere Kopan hobeto moldatu zen Ligan baino. 1969an hirugarren Liga irabazi zuen eta honek aukera eman zion Europako Kopan aritzeko. Finalerdietaraino iritsi zen baina gerora txapeldun izango zen Feyenoordek kanporatu zuen Polonian 0-0 egin eta Herbeheretan 2-0 irabazi ondoren.

80. hamarkadan Kopak irabazi izanak aukera eman zion Europako txapelketetan aritzeko baina ligarik ez zuen lortu. Horrela 1991ean Europako Errekopako finaerdietara iritsi zen eta oraingoan Manchester United-ek utzi zuen finaletik kanpo, Varsovian 1-3 irabazi eta Ingalaterran 1-1 berdinduta. Manchester izan zen ekitaldi honetako garailea.

1994ean bere bosgarren Liga eta hamargarren kopa eskuratu zituen eta sasoi on bati hasiera eman zion. Ordutik aurrera beste lau liga eta sei kopa lortu ditu. 2013an berak irabazi ditu txapelketa biak.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polonian: 30[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (9): 1955, 1956, 1969, 1970, 1994, 1995, 2002, 2006, 2013.
  • Kopa (16): 1955, 1956, 1964, 1966, 1973, 1980, 1981, 1989, 1990, 1994, 1995, 1997, 2008, 2011, 2012, 2013.
  • Poloniako Superkopa (4): 1989, 1994, 1997, 2008.
  • Poloniako Ligako Kopa (1): 2002

Nazio artean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • finalerdiak 1970ean.

Europako Errekopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • finalerdiak 1991an.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]