Feyenoord Rotterdam

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Feyenoord Rotterdam
Ezizena(k) De club van het volk ("Herriko taldea"), De club van Zuid ("Hegoaldeko taldea")
Sorrera 1908
Futbol zelaia Feijenoord Stadion (De Kuip)
(Edukiera: 51.577)
Presidentea Herbehereak Dick van Well
Entrenatzailea Herbehereak Fred Rutten
Liga Eredivisie
2013-14 Eredivisie, 2.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Rotterdamgo derbia Spartaren aurka, 1968an.

Feyenoord Rotterdam Herbehereetako futbol talderik onenetakoa da, Rotterdam hirikoa. Herrialdeko txapelketetan hirugarren palmaresik onena dauka, Europa mailan ordea Ajax Amsterdamen ondoren herbeheretar talderik onena da Europako Kopa eta Kontinente arteko Futbol Kopa irabaziak baititu.

Etxeko partidak De Kuip ezizenaz ezagutzen den Feijenoord Stadionen jokatzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra aurreko urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1908an sortu zen De Vereeniging tabernan. Hasieran Wilhelmina izena izan zuen baina hasierako urteetan sarritan aldatu zuen izenez eta kolorez. 1912an SC Feijenoord izena hartu zuen (Feijenoord Rotterdameko auzoa da) eta gaur egundo koloreak finkatu zituen. 1917an lehen mailara igo zen eta 1923-24 denboraldian irabazi zuen lehenengo liga txapelketa. Gerra aurretik talde arrakastatsua izan zen 5 Liga eta 5 Kopa irabaziz.

Urrezko aroa: 60 eta 70 hamarkadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogei urteko hutsunearen ondoren 1961ean berriz ere liga irabazi zuen eta garai loriatsu bati hasiera eman zion. Hurrengo 15 urtetan 6 Liga eta 2 Kopa eskuratzeaz gain Nazioartean txapleketa garrantzitsuenak irabazi zituen. Europako garaipenak Intertoto Koparekin hasi ziren 1967 eta 1968an. 1970an maila gorena eman zuen Europako Kopa iarabaziz (2-1 Glasgowko Celtic-i) eta ondoren Kontinente artekoa Estudiantes de La Plataren aurrean. Argentinan 2-2 berdindu zuten eta itzuleran 1-0 irabazi zuten Rotterdamen. Aro honi amaiera emateko 1974ean UEFA Kopa irabazi zuen.

90. hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamarkada apal baten ondoren berriz ere iritsi ziren herrialde mailako garaipenak, Ajax eta PSV-rekin batera "hiru handien" artera itzuliz. Bi liga eta lau kopa lortu zituen.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan garaipen berria lortu zuen 2002an UEFA Kopan oraingoan ere.

2012-13 denboraldian hirugarrena izan zen Ligan eta 2013-14 urtean bigarrena.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herbehereetan: 27[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Herbehereetako futbol txapelketa (14): 1923–24, 1927–28, 1935–36, 1937–38, 1939–40, 1960–61, 1961–62, 1964–65, 1968–69, 1970–71, 1973–74, 1983–84, 1992–93, 1998–99.
  • Herbehereetako futbol kopa (11): 1929–30, 1934–35, 1964–65, 1968–69, 1979–80, 1983–84, 1990–91, 1991–92, 1993–94, 1994–95, 2007–08.
  • Johan Cruyff Kopa (2): 1991, 1999.

Nazioartean: 10[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontinente arteko Futbol Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1970.

Europako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1970.

Europako Superkopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 2002.

UEFA Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 1974, 2002.

UEFA Intertoto Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (3): 1967, 1968, 1973.

Europa-Amerika Torneoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 2005.

Benelux Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 1958, 1959.

Jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Feyenoord Rotterdam Aldatu lotura Wikidatan