Leguncia de Echebarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leguncia de Echebarria
Bizitza
Familia
Ezkontidea(k)Munio Santxiz
Jarduerak

Leguncia de Echebarria edo domna Leguncia Esceberriensis (XI.mendea) Durangoko (Turanko) Kondesa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat seme-alaba izan zituela uste da, haien artean, Juliana Núñez, Arabako Kondesa eta Lope Velaren, Aiarako jaunaren, lehenengo emaztea[1] eta Leguncia Muñoz de Orsares, 1987an Donemiliaga Kukula-ko monastegiari hainbat ondasun eman zizkiona.[2]

Ondasun kristauen sustatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elorrioko San Agustin Etxebarria elizari buruzko lehen aipamena 1053ko otsailaren 1ekoa da (1091 urtea zen) orduan Monasterio Berria deitua. Urte hartan, Munio Santxiz ezkontidearekin batera San Agustin Etxebarria monasterio berria sortu baitzuten, ziurrenik lehenagoko eliza edo monasterio baten gainean eraikita.[3][4] [5] Elizaren helburua mojeak edo mojen etxea izatea zen, fededunei ostatu emateko helburua ere bazuen. Hainbat lur eta eskubide ematen zizkioten elizari, eta argi utzi ere eraikin hori ez zela haien seme-alaba edo oinordekoentzat izango:

et non habeant ibi partem nostros filios et filias neque nostra generatio.[6]

Elizaren sorreraren aktak garrantzia berezia du Bizkaiko historian zein euskararen historian. Akta originala galdu bazen ere, XVI. mendeko kopia bat geratzen da, sute handi batetik biziraun zuen dokumentu bakanetakoa izan zena.[7] Erreferentzia hori, Durangaldeko egitura politikoaren lehenengo erreferentzia ere bada.[8]

Hilobia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizaren San Martin eta Santa Marina kaperan bi sarkofago daude, eta, tradizioak dioenez, tenpluko fundatzaileen gorpu momifikatuak gordetzen zituzten, hau da, Munio Santxiz konde durangarrarena eta haren emazte Leguntzia andrearena.[9]1988an Kondesak burua galdu zuen, garai horretan erakunde publikoek ez zioten bestelako garrantziarik ematen ondarearen babesari eta hainbat profanazio eta lapurreta jazo ziren. Gertaeraren ondorioz, gorpuzkiak Bilboko Arkeologia Museora eraman zituzten. Garbiketa eta kontserbazio lanak medio, 2000. urteko ekainaren 8an gorpuzkiak sarkofagora bueltatu zituzten.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Huibodro Sanz, David. (2015). El nobiliario de Luis Varona de Saravia. Un tesoro genealógico del siglo XVII. HIDALGUÍA, 336 or..
  2. (Gaztelaniaz) Bilbao, José María Gorordo. (2018-12-18). Bizkaia en la Edad Media: Tomo I: Un debate historiográfico. Tomo II: Origen y naturaleza de los derechos históricos. Ediciones Beta III Milenio ISBN 978-84-17634-12-4. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  3. (Gaztelaniaz) ACERCA DEL ARTE ROMANICO EN SAN AGUSTIN DE ETXEBARRIA (ELORRIO), STA . MARIA DE GALDACANO Y DE VIZCAYA EN GENERAL. KOBIE (Serie Bellas Artes) Bilbao., 66 or..
  4. (Gaztelaniaz) arkeoikuska91. Centro de Patrimonio Cultural Vasco., 155 or..
  5. Basterretxea Kerexeta, Igor. (2013). Elorrioko Monastegiak eta Monumentuak. Gerediaga Elkartea, 148-150 or..
  6. (Gaztelaniaz) De Mañaricúa y Nuere, Andrés E.. (2013). Estudios acerca de la cristianización del País Vasco. Labayru Ikastegia, 257 or..
  7. (Gaztelaniaz) «Barakaldo entra en la Historia (30 enero 1051)» Ezagutu Barakaldo 2021-04-03 (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  8. «7 San Agustin Etxebarria - Gerediaga Elkartea» gerediaga.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  9. (Gaztelaniaz) Boletín de la Comisión de Monumentos de Vizcaya. Diputación de Vizcaya, 63 or..
  10. Hamabi Harrien Ahotsa. Gerediaga Elkartea, 82-83 or. ISBN 978-84-943197-1-6..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]