Leon Gaumont
Wikipedia(e)tik
Leon Gaumont Frantses asmatzailea eta industria-gizona (Paris, 1864 - Sainte-Maxime, 1946). Kronofotografoa, lehen zinema-tresnetako bat, asmatu zuen, Demenyrekin batera (1895). Kronofonoa ere hark asmatua da (1902). Zinema mintzatuaren lehen saioa egin zuen. Lehen zinema-estudio frantsesak eratu zituen Buttes-Chaumonten (1906), eta film ugari egin zituen han. Estatu Batuetan, zinema-estudio berriak zabaldu zituen (1911), eta kronokromoa, koloretako filmen aitzindaria, asmatu zuen (1912).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.