Leptoi-aroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanpo denbora-lerroa Denbora-lerro grafiko bat eskuragarri dago hemen:
Big Bangaren denbora-lerro grafikoa

Big Bangaren eredu kosmologikoetan, leptoi-aroa unibertsoaren fase goiztiarreko aro bat da, non leptoiek Unibertsoaren masaren gehiengoa ziren. Big Banga eta segundu batera hasi zen, hadroi eta anti-hadroi gehienek elkar suntsitu zutenean, hadroi-aroaren amaieran[1]. Leptoi-aroan zehar Unibertsoaren tenperatura oraindik handiegia zen neutrinoak eta elektroi-positroi bikoteak sortzeko. Big Banga eta 10 segundura, Unibertsoaren tenperatura jada murriztu zen elektroi-positroi bikoteak gradualki suntsitu zitezkeen punturaino. Elektroien zati txiki bat geratu zen Unibertsoaren karga neutralizatu ahal izateko libre geratu ziren neutrinoekin. Aro honetako ezaugarri garrantzitsu bat neutrinoen bereizketa izan zen[2]. Big Bangeko nukleosintesiaren aroa izan zen ondoren, fotoi-aroarekin gainezarrita[3][4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Fromerth, M.J.; Kuznetsova, I.; Labun, L.; Letessier, J.; Rafelski, J.. (2012). «Acta Physica Polonica B» Acta Physica Polonica B 43 (12): 2261.  doi:10.5506/aphyspolb.43.2261. ISSN 0587-4254. (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  2. Birrell, Jeremiah; Yang, Cheng Tao; Rafelski, Johann. (2015-01-01). «Relic neutrino freeze-out: Dependence on natural constants» Nuclear Physics B 890: 481–517.  doi:10.1016/j.nuclphysb.2014.11.020. ISSN 0550-3213. (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  3. «Cosmic Evolution - Particulate» lweb.cfa.harvard.edu (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  4. «Big Bang Timeline- The Big Bang and the Big Crunch - The Physics of the Universe» www.physicsoftheuniverse.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]