Big Bang

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Big Banga edo Leherketa handia, Unibertsoaren sorrera azaltzeko jaiotako teoria bati emandako izena da. Eredu zientifiko baten izena da.Unibertsoa gero eta zabalagoa denez, hasieran unibertso osoa puntu batean batuta zegoela pentsatzen da. Denbora-espazio batasun batetik abiatuta leherketa moduko bat egon zen hasieran eta unibertsoko materia eta energia guztia elkarrengandik aldentzen hasi zen eta aldentzen ari zen heinean hozten.

Hasieran teoriaren kontra zegoen erdeinuz sortutako izendapenarekin, Big Bang izen xelebrearekin deitu zioten teoriari, eta teoriari kontra egiteko asmatutako goitizena izen estandarra bihurtu zen laster.

Eredu zientifiko hori sortu zenetik gero eta indartuago suertatu da egindako aurreikuspenak baieztatu diren heinean eta sortzen ziren problemei aurre egiten zitzaion heinean. Gaur egun, teoria horri jarraiki, eta neurketa askoren ostean, unibertsoaren "jaiotza" duela 13.700 milioi bat urte gertatu zela kalkulatzen da.

Hasierako denbora-espazio batasunetik, etengabeko inflazioan, gero eta unibertso handiagoa eta hotzagoa.
Mikrouhinen atzeko aldeko erradiazio kosmikoa. "Ikus" daitekeen gauzarik urrunena, zaharrena.

Neurketen arabera, erradiazioak osatzen duen atzeko alde hori irudi honetatik ondoriozta daitekeena baino askoz homogeneoagoa da.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.