Lerro doikuntza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Matematikan eta estatistikan, lerro doikuntza puntu ezberdinetara era optimo batean egokitzen den lerro mota jakin bat (zuzena edo kurba polinomikoa, esaterako) eratzen duten teknika multzoa da. Bi motakoak izan daitezke doikuntza teknikak:

  • Interpolazioa, doitutako lerroa puntu guztietatik igaroarazten denean.
  • Erregresioa, doitutako lerroa puntuek erakusten duten joerarako hurbilketa ona denean, lerroa puntu guztietatik igarotzea beharrezkoa ez delarik.

Interpolazioa matematika arloan erabiltzen da batik bat. Erregresioa berriz estatistikan erabiltzen den metodoa da. Biak estrapolazioak egiteko erabil daitezke, datuak diren puntuen eremuaz haraindi puntu berriak ezarri edo aurreikuspenak egiteko alegia.

Doikuntza mota bakoitzean, interpolazioan zein erregresioan alegia, metodo anitz dago doikuntza zehazteko. Esaterako, interpolazioan, interpolazio lineala, interpolazio polinomikoa eta spline interpolazioa daude aukeran. Erregresioan berriz, karratu txikienen erregresioa, erregresio jasankorra edo erregresio ortogonala erabil daitezke.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak