Lester Young
Wikipedia(e)tik
Lester Young (izengoitia: Prez) Estatu Batuetako saxofoi-jotzailea izan zen (Woodville, Mississippi, 1909 - New York, 1959). Jazz-musika landu zuen. Lehen kontratuak Kansas Cityko orkestra txiki batekin lortu zituen. 1936. urtean grabatu zuen lehen diskoa, Count Basierekin, eta gero haren orkestran lan egin zuen. Garai hartako saxofoi-tenor ospetsuenetako bat izan zen. Jazz berriaren aitzindari nagusietako bat, eta cool joeraren sortzaile izan zen. Lan nagusiak ditu: Lady Be Good (1936), C. Basierekin; The Man I Love (1939), B. Holidayrekin; Lester Leaps in (1939), C. Basierekin; Tickle Toe (1940), C. Basierekin.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.