Letra capitalis rustica

Wikipedia, Entziklopedia askea
K.o. V. mendeko codex Romanus Vatlat 3867 kodexa, capitalis rustican idatzia, Virgilioren idazlanekin.

Capitalis rustica, latinez maiuskula baldarra, zakarra, traketsa... esan nahi duena, Antzinako Erroman erabili zen kaligrafia mota bat da.

K.o. I. mendean sortu zen eta V./VI. mendera arte erabili zen[1][2], trazadura azkarra du, eta dotorea baino itxura informalagoa. Maiuskula monumentalean ez bezala, letrak ez dira sartzen karratu perfektu batean; itxura luzatua eta konprimitua dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai arkaikoan, larruan, ehunean edo papiroan egindako liburuei buruzko lekukotzak daude, baina garai errepublikanoan, kultura grekoaren eragina izan zuen berezko literatura latindarra sortu zen. Garai hori K.a. III-I. mendeen artean koka dezakegu, eta papiroaren gainean idatzitako liburu-ekoizpena garatzen hasi zen, biribilki gisa (rotulus).

Pompeiako paretetan idatzitako testu horretan capitalis rustica letra erabili zuten.

Idazkera honen ezaugarriak eta kapital epigrafikoarenak berdinak dira, baina idazketa-tresnaren euskarriaren malgutasuna dela eta, euskarri horretara egokitzen den idazkera dela frogatzen duten berezko elementuak ditu. Azpimarratu behar da, halaber, idazketa pintzel batekin egiten dela papiroaren gainean, ez kalamuarekin, ezta euskarriaren gainean ebakidurak eginez, argizarizko oholekin gertatzen den bezala. Rustica idazkeraren berezitasunak hauek dira: Marra jariakorra, bertikala, modulu uniformea duena, elementu kurtsiborik gabea eta beheko eta goiko marretatik[3] ateratzen ez dena. Argi-ilun oso nabarmenak. Hizkiek angelu zuzen gutxiago eta forma biribil gehiago dituzte. Berezkotasuna eta diseinu oso bizia[4].

Kaligrafia mota honetan, letrak gutxitan ateratzen dira bere lerro bertikal edo horizontaletik. F, B eta L bakarrik dira besteak baino altuagoak, eta P batzuetan. Letren lerrotik lerroa zeharkatzen deun letra bakarra Q da.[2]

K.o. I. mendetik III. mendera bitartean, liburuak idazteko idazkera mota bakarra da. III. mendetik aurrera, bere diseinua konplexuagoa da, uhinekin, apaingarriekin eta beste liburu-idazketa batzuekin batera erabiltzen zen.

K.o. III. mendetik aurrera, aldaketak gertatzen dira liburuen ekoizpenean. Luxuzkoak, pribatuak eta eskolastikoen artean bereizten hasten da eta azken bietan, kaligrafia baldarragoa da[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Les alphabets - Gravure de la pierre» www.pierres-info.fr (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  2. a b Marcos, Juan-José: Escritura capital romana (cuadrada y rústica). Instituto nacional de tecnologías educativas y de formación del profesorado (INTEF).
  3. Lerro homogeneoetan idazterakoan, hizkien goiko eta beheko topeak markatzen dituzten irudimenezko bi lerro dira . Batzuetan, lerro horiek marrazten dira, kaligrafia praktikatzeko erabiltzen dien koadernoetan, adibidez.
  4. a b (Gaztelaniaz) «Características de la escriptura en Roma» www.ub.edu (Universitat de Barcelona) (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]