Ponpeia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ponpeia, Herkulano eta Torre Annunziata arkeologia guneak1
UNESCOren gizateriaren ondarea
PompeiiStreet.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak iii, iv, v
Erreferentzia (ID) 829
Kokalekua ItaliaItalia
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak 40°45′04″N 14°29′13″E / 40.751°N 14.487°E / 40.751; 14.487Koordenatuak: 40°45′04″N 14°29′13″E / 40.751°N 14.487°E / 40.751; 14.487
Izen ematea 1997 (XXI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Ponpeia[1] (latinez Pompeii, italieraz Pompei) Italiako hiri bat da, Napoli probintzian dagoena, Campania izeneko eskualdean, Vesuvio sumendiaren magalean. 25.000 biztanle inguru ditu. K. a. VI. mendetik aurrera greziarrak, etruskoak eta samniarrak bizi izan ziren bertan.

Ondoren, erromatar aberatsen udako hiria izan zen (K. a. 89). Lurrikara batek hondatu zuen 63an eta 79an, Vesuvioren errautsek eta harriek estali zuten oso-osorik. 1748az geroztik egindako indusketa-lanei esker, bizimodu erromatarra ederki erakusten duten ateak, kaleak, etxeak, dendak, tenpluak, mosaikoak, horma-pinturak, eskulturak, etab. aurkitu dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ponpeiak Erromak adinako jatorri zaharra du; izan ere, ponpeiarrak lehen herri italikoengandik zetozen, oskoengandik hain zuzen. Kristo aurreko VII. mendearen erdialdean ezarri omen ziren bertan lehen biztanleak. Hasiera hartakoa, seguru aski ez zen egiazko hiri bat, baizik halako merkataritza-gune txiki bat, Cuma, Nola eta Stabia hiriak lotzen zituen bidegurutzean sortua.

Ipar eta hegoaldearen arteko pasabide nahitaezkoa izanik, bai eta bere portuagatik eta bidegurutze garrantzitsua izateagatik ere, Ponpeia azkar asko bihurtu zen inguruko estatu indartsuentzako harrapakin. Horrela, Cuma izeneko kolonia grekoak konkistatu zuen lehendabizi K.a.ko 525 eta 474 artean. Estrabonen arabera, etruskoek konkistatu zuten geroago, eta badirudi egia izan daitekeela, azken indusketa-lanek ezagutzera eman dutenaren argitan. Izan ere, Apoloren tenplu inguruan idazkun etruskoak dauzkaten ontzi puska ugari aurkitu dira; termen aldean, ordea, K.a.ko nekropolis bat atera da argitara.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ponpeia



Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.