Leuzipo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leuziporen erretratu idealizatua

Leuzipo edo Leukippos (grekoz Λεύκιππος, K.a V. mendeko lehen erdian) atomismoa defendatu zuten lehen filosofoetakoa izan zen. Bere ideiak Demokrito bere ikasle eta jarraitzailearen bidez jaso dira. Abdera, Melos, Mileto, Elea edo Clazomenen jaio izan zitekeen.

Bere obrarik ezagunak "Megas Diakosmos" (Unibertsoko Orden Gorena edo Munduko sistema handia) eta "Peri Nou" (Adiminean) izan ziren, gaur egun bere idatzirik gordetzen ez bada ere. Hau del eta ezin daiteke jakin bere ikasle zen Demokrito eta bere artean aurkako iritzirik zegoen edo ez.

Atomismo mekanizista izeneko teoriaren fundatzaile kontsideratzen dira eta Zenon, Enpedokles eta Anaxagoras bezalako Joniar eskolako filosofoen garaikide izan zen. Bere bizitzaz ezer gutxi dakigu, Diogenes Laertius dio Epikuro filosofoak egitan existitu ote zen dudatan jarri zuela, eztabaida ugari sortuz. Bere pentsakeraz iritsi dena Aristotele, Sinplizio eta Sexto Enpiriko bezalako autoreen idatzien bidez izan da.

Atomo eta hutsaren existentzia proposatzen zuen mundua ulertzeko, ha dau, izatea eta ez izatearen existentzia, lehena atomoek errepresentatua eta bigarrena hutsa (Simpl., Fís. 28, 4:"izatea baino gutxiago existitzen dena"). Hauek existitzeko mugimendua beharko litzateke. Demokritok bezalaxe arima beste atomoak baino borobilagoak diren atomoez osaturik egon beharko litzatekeela uste zuen eta genesia eta korrupzioa bezalako aldaketak, beste filosofo presokratikoek onartzen zituztenak, ukatu egiten zituen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]