Aristoteles
Wikipedia(e)tik
Aristoteles[1], grezieraz Ἀριστοτέλης, (K. a. 384 - Martxoaren 7, K. a. 322) Grezia Klasikoaren filosofo, zientzilari, filosofo eta idazlea. Jende askoren ustez, Platonekin batera, mendebaldeko pentsamoldean filosofo garrantzitsuenetarikoa izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Bizitza
Asclepiade familiakoa zen, hau da Asclepioren ondorengoena, eta horrek eragin zion biologia eta medikuntzarako zaletasuna. 18 urte zituela Atenasera joan zen eta Akademian Platonen ikasle izan zen. Bertan Estagirita eta irakurle ezizena ipini zioten, jatorriagatik lehena eta beti liburuak aztertzen aritzen zelako bigarrena. Bere herrikidea zen Alexandro Handiaren irakaslea izan zen eta haren konkista-bidaietan ibili zen.
K. a. 335ean Lizeoa fundatu zuen Atenasen eta bere ikasle ziren peripatetikoei materia desberdinetaz hitz egiten zien jardinetan pasiatzen ari zen bitartean. k.a. 322an hil zenerako bere garaiko filosofo handienetakoa kontsideratua zegoen eta bere pentsamendu zientifikoak prestigio itzela hartu zuen.
[aldatu] Lanak
Logikaren sortzailea izan zen eta bere Metafisika mendebaldeko kultur pentsamenduaren oinarria izan da.
Anatomiaren eta biologiaren bultzatzailea izan zen, izaki bizidunen sailkapen iherarkikoa egin baitzuen. Zoologiari dagokionez animalia odoldunak eta odolgabeak bereiztu zituen eta botanikari dagokionez landare loredunak eta loregabeak. Berezko sorreraren ideia okerra ere garatu zuen, intsektuak ihintz, hezetasun eta izerditik berez sortzen zirela esanez.
Astronomiaz ere hitz egin zuen, zortzi esferadun teoria geozentrikoa planteatuz, eta bere esanak bere horretan iraun zuten Nicolaus Copernicus-en teoria heliozentrikoa iritsi arte.
Lan ugari eta eraginkorrak idatzi zituen hainbat arlotan: Zientzia, Filosofia eta Literatura.
[aldatu] Bibliografia
[aldatu] Zientzia
- De Caelo
- De Generatione et Corruptione
- Meteorologica
- De Mundo
- De Anima
- Parva Naturalia:
- De Sensu et Sensibilibus
- De Memoria et Reminiscentia
- De Somno et Vigilia
- De Insomniis
- Divinatione per Somnum
- De Longitudine et Brevitate Vitae
- De Juventute et Senectute
- De Vita et Morte
- De Respiratione
- De Spiritu
- Historia Animalium
- De Partibus Animalium
- De Motu Animalium
- De Incessu Animalium
- De Generatione Animalium
- Coloribus
- De audibilibus
- Physiognomonica
- De Plantis
- Mirabilibus Auscultationibus
- Mechanica
- Problemata
- De Lineis Insecabilibus
- Ventorum Situs
[aldatu] Logika
- De Interpretatione
- Analytica Priora
- Analytica Posteriora
- Topica
- De Sophisticis Elenchis
[aldatu] Metafisika
- Metaphysica
[aldatu] Etika
- Ethica Nicomachea
- Magna Moralia
- Ethica Eudemia
- De Virtutibus et Vitiis Libellus
- Politica
- Oeconomica
[aldatu] Estetika
- Ars Rhetorica
- Rhetorica ad Alexandrum
- Ars Poetica
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Aristoteles da, eta ez *Aristotele (Euskaltzaindiaren 76. araua: LATIN ETA GREZIAR PERTSONA-IZEN KLASIKOAK EUSKARAZ EMATEKO IRIZPIDEEI BURUZKO ERABAKIA)

