Libra (masa unitatea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Libra (unitatea)» orritik birbideratua)
Artikulu hau masa unitateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Libra».

Libra masa unitate bat da, erromatarren garaitik erabiltzen dena. Erromatar inperioa desagertu ondoren herri bakoitzak bere neurriak hartu zituen libra izendatuz.

Hau dela eta ehundaka urtetan zehar arazoak egon ziren libraren balioa zein zen jakiteko, herri ezberdinetan ezberdina baitzen. Antoine Lavoisierrek librak eta ontzak gramoengatik aldatzea proposatu zuen arazoarekin bukatzeko.

Gaur egun sistema metriko hamartarra da erabiliena munduan, herri anglosaxoietan izan ezik.

Erabiltzen diren librak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Avoirdupois libra (pound avoirdupois, ingelesez): Gehien erabiltzen den libra da eta lb moduan laburtzen da. Normalki pound moduan izendatzen da. 16 ontzako balioa du, hau da, 453,59237 gramo.
  1. Troy libra (pound troy, ingelesez): Libra mota hau bitxigintzan eta antzekoetan erabiltzen da bakarrik eta 12 ontzako balioa du, hau da, 373,2417216 gramo.

Jada erabiltzen ez diren librak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Botika libra anglosaxoia (pound apothecary, ingelesez), botiketan erabili ohi zen lehen eta berez Troy libra baten baliokidea da.
  1. Gaztelar libra (euskaldun libraren oso antzekoa): Espainiar estatuan eta kolonietan erabilia 16 ontza gaztelarreko balioa zuen, hau da: 460,093 gramo
  1. Era berean Gaztelar botila libra ere bazegoen, 345 gramo pisatzen zuena eta 12 ontza gaztelarren pisua zuena.
  1. Katalandar libra (lliura)ren balioa 400 gramo ingurukoa da, eta 12 uncetan banatzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]