Kana

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kana antzinako luzera unitatea da, leku bakoitzean balio desberdina hartzen duena, eta gaur egun erabilera bakan batzuetara mugaturik dagoena. Antzina Euskal Herrian eta Aragoiko Koroan, Katalunian bereziki, erabiltzen zen. Frantzia hegoaldean eta Italia iparraldean ere erabiltzen zen.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko kana metro bat baino zerbait txikiagoa da eta gaur egun aizkora probetako enborrak neurtzeko baino ez da erabiltzen. Ia eskualde bakoitzean neurri ezberdina zuen kanak: Nafarroa Garaian, 0,785 metroko luzera zuen; Gipuzkoan, 0,837 metro hartzen zituen; eta Araban eta Bizkaian, 0,835 metro.[1] Aizkolaritzan, kanako enborrak 0,797 metroko diametroa dauka.[2]

Katalunian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Unitate Sistema ezarri aurretik luzerako neurrietan garrantzitsuena zen zurezko bastoi moduan gauzatzen zen.

Aragoiko Koroan, bereziki Katalunian Kanarekin erlazionatutako hiztegia sortu zen. Horrela, Kanekin neurtzea acanar edo canar esaten zen, eta neurketa hauek egiten zituena acanador edo canador bezala ezagutzen zen.

Antzina kanak (katalanez cana) 1,555 metroko balioa zuen Bartzelonan, baina apur bat aldatzen zen lekuaren arabera. 1,555 metro hauek 8 ahurbete, 6 oinbete edo 2 urratsbeteren baliokideak dira. Beste leku batzuetako neurriaren adibide da Tortosa (Katalunia): 1,587 metro.

Kana karratua azalera unitate bezala erabiltzen zen, eta 2,438 metro koadroko balioa zuen Bartzelonan, Gironan 2,4304 metro koadro; Lleidan, 2,4211 metro koadro; Tarragonan, 2,4336 metro koadro; eta Mallorcan, 2,4461 metro koadro.

Frantzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat balio zuen canne delakoak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lasa, Irune. (2009-11-18). «Neurriari neurri bila» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
  2. Kanako. Orotariko Euskal Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]