Anerdi
Anerdia edo erregua[1] aleetarako edukiera-neurria izan zen, sei lakariren baliokidea zena, anega-erdia hain zuzen ere[2].
Neurria[aldatu]
Anerdiaren neurria ez zen zehatza eta herriz herri aldaketa txikiak zituen. Fermin Leizaola etnografoak «Donostiako anega bat Gipuzkoakoa baino hamarren bat handiagoa zen» dio. Gipuzkoan, anega bat garik 48-44 kilo zituen -udako edo neguko gariaren arabera-. Anerdia, hortaz, 24 kilo zen[3].
Gaztelan almud zuen izena. Hitza andalustar arabierazko almúdd hitzetik dator. Hispanoamerikan oraindik unitatea erabiltzen dute.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Erregu, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=erregu2.
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Anerdi, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=anerdi.
- ↑ Lasa, Irune (2009-11-18), «Neurriari neurri bila», Berria, http://paperekoa.berria.info/plaza/2009-11-18/046/008/Neurriari_neurri_bila._XIX._mendean_metroa_eta_harekin_lotutako_neurri_bateratzaileak_iritsi_arte_antzinako_gizartean_tokian_tokiko_neurriak_erabiltzen_ziren_baita_Euskal_Herrian_ere..htm.
| Euskal Herriko neurri zaharrak | ||
|---|---|---|
|
Masa: arroa • libra • ontza • kilate • kintal Edukiera: arroa • pitxer • erregu • txopin • anega • anerdia • gaitzerua • lakari • lakari-laurdena • anea • erraldea Azalera: gizalur • golde lurra • erregu-lurra Luzera: legoa • itsas legoa • itsas milia • besaldia • kana • arra • oina • hazbetea • gizabetea • korapiloa • gorabila |
||