Linkerover

Wikipedia, Entziklopedia askea

Linkerover Anberesko auzoa da, hiriaren mendebaldean kokatua. Schelde ibaiaren mendebaldean kokatutako auzo bakarra da eta gaur egun bertan 15.000 biztanle bizi dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930eko hamarkadan, Linkerover Anberesek Zwindrecht udalerriari anexionatu zion Linkerover. Ondorengo hamarkadetan, hiriaren kanpoaldeko auzo moduan garatu zen Linkerover, eta hiriaren hegoalde eta ekialdean gertatu bezala, Anberesera etorritako ehundaka etorkinentzako auzo berria eraiki zen. Hiriaren arduradunek Le Corbusierren ideiak izan zituzten kontutan eta auzoko eraikinek arkitekto frantziarraren irizpideak jarraituz diseinatu eta kokatu ziren.

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linkerover hainbat garraiobide batzen diren gune estrategikoa (autobusak eta Anberesko tranbia besteak beste) da gaur egun, bertatik hiriaren erdigunea zeharkatzen duten hiru linea amankomun, eta Zwindrechtera arte doan tranbia linea igarotzen dira.

2000ko hamarkadan hiriko arduradunek hirira kanpotik lanera edo turismo egitera etorritako pertsonentzako, aparkalekua eraiki zuen Linkeroverreko tranbia geltokiaren ondoan "Park and ride" delakoa. Bertan autoek dohainik aparkatzeko aukera dute ondoren tranbia erdigunera arte heltzeko erabiltzen badute. Mota horretako sei aparkalekuetako bat da Linkerover auzoan dagoena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.