Le Corbusier

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Le Corbusier, 1933 urtean

Le Corbusier, berezko izenez Charles Edouard Jeanneret, (1887ko urriaren 6a1965eko abuztuaren 27a) arkitekto, hirigile, arkitektura-teoriko eta margolari suitzar-frantziarra zen. Ezaguna egin zen Nazioarteko Estiloa edo Mugimendu Modernoaren sortzaileetako bat izan zelako, Ludwig Mies van der Rohe, Walter Gropius eta Theo van Doesburg arkitektoekin batera. Askoren ustez, XX. mendeko arkitektorik garrantzitsuena izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurutzeta etxea, La Plata, Argentina, 1949-1955.

La Chaux-de-Fonds herrian jaio zen, Suitza frankofonoan. Aitak erloju kutxak lakatzen zituen jaioterrian eta amak musika- eta piano-eskolak ematen zituen. 1900ean Le Corbusierrek irarlan-ikasketak hasi zituen La Chaux-de-Fonds-eko arte-eskolan. Bertako irakasle batek margolaritza eta, gero, arkitektura ikas zezan bultzatu zuen. 1905ean bere lehen eraikina proiektatu zuen, arte-eskolako kide batentzako etxe familiabakarra. Hurrengo hamar urteetan hainbat eraikin egin zituen, baina gero garatuko zuen ideologia berekoak ez zirenez, ez zituen bere lanen artean kokatu.

29 urterekin Parisera joan zen "Le Corbusier" ezizena hartuz (amaren abizena zena). Han 15 hilabetez lan egin zuen Auguste Perret arkitektoaren agentzian, hormigoi armatuaren lehen bultzatzailea zena. Alemaniara egin zuen bidaian arkitektura-ikasketak sakontzeko, Ludwig Mies van der Rohe eta Walter Gropius arkitektoak ezagutu zituen. 1911 urte osoan bidaia luzeak egin zituen, Viena, Errumania eta batez ere Mediterraneo inguruko herrialdeak, Turkia, Grezia eta Italia, hango herri-arkitektura zuriak biziki markatu zutelarik.

1919an L'Esprit nouveau aldizkaria sortu zuen, Ozenfant margolariarekin eta Paul Dermée poetarekin batera. 28 zenbaki argitaratu zituen 1920 eta 1925 urteen bitartean.

1922an Parisko Sèvres kaleko 35. zenbakian ireki zuen arkitektura-bulegoa, bere lehengusu Pierre Jeanneretekin batera, zeinetan heriotzera arte egingo baitzuen lan. 20ko hamarkada horretan hainbat jardueratan arituko zen Le Corbusier, hala nola margolaritzan, saiakeren idazlanean eta, jakina, arkitekturan. Garai hartan eraiki zituen arkitektura arrazionalistaren ikono bihurtuko ziren familiabakarreko hainbat etxebizitza: Roche-Jeanneret etxeak (Paris, 1924), Stein etxea (Garches, 1927), Weissenhof Siedlungeko etxebizitzak (Stuttgart, 1927) eta Savoye etxea (Poissy, 1929-1931).

1928an CIAM biltzarren sorrera sustatu zuen, zeinetan hirigintzaren doktrina modernoa ezarriko baitzen.

Arkitekturaren bost oinarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1926an azaldu bezala, Le Corbusierrentzat arkitektura modernoa hurrengo bost puntutan oinarritu behar zen:

  1. Pilotien erabilera. Hormigoizko eta altzairuzko zutabeen agerpenaren ondorioz, karga-hormen erabilerak ez zuen jada zentzurik, eta eraikinak lurretik jasota eraiki behar ziren, ahalik eta lurzoru-espazio gutxiago okupatzeko. Horrela, lurzorua libre geldituko zen, zirkulazioa eta landaredia jasotzeko.
  2. Lorategi-estalkiaren erabilera edo terraza-estalkiaren erabilera. Estalkiak laua izan behar zuen. Eraikinak zoruan okupatzen zuen berdegunea estalkian berreskuratu behar zen.
  3. Oinplano librearen erabilera. Zutabeek antzinako karga-hormak ordezkatu zituztenez, eraikinen oinplanoak malgutasunez eta askatasun osoz diseinatu zitezkeen. Barneko tabikeak funtzioaren ondorioz baino ez ziren antolatu behar.
  4. Luzekako leihoaren erabilera. Fatxadaren eta egituraren banaketaren ondorioz itxitura askatasunez diseinatu zitekeen, eta horren ondoriozko leihorik logikoena luzekakoa zen (leiho horizontala), argitasunik uniformeena ematen zuelako.
  5. Fatxada librearen erabilera. Aurreko puntuen ondorio zen. Fatxada eta egitura banatuta zeudenez, hura askatasunez diseinatu zitekeen, ia-ia margolan baten moduan.

Lan garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berlingo Unité d'Habitation bizitegi-eraikina.

Beste lan batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chandigarheko Kapitolioko Legebiltzarren jauregia, 1955ekoa.
  • Planeix etxea, Paris
  • Frugès auzo modernoa, Pessac, Bordele, Frantzia
  • Cook etxea, Boulogne (Paris inguruan)
  • Nestlé pabilioia, 1927ko Parisko Feria
  • Errazuriz etxea (eraiki gabe)
  • Beistegi apartamentuak, Paris
  • Suitzako pabilioia, Cité Universitaire, Paris
  • Clarté eraikina, Geneva, Suitza
  • Hezkuntza Nazionaleko ministerioa, Rio de Janeiro, Brasil (Oscar Niemeyer eta Lucio Costa arkitektoekin batera)
  • Hainbat eraikin (villak bate zere), Ahmedabad, India
  • Brasilgo Etxea, Cité Universitaire, Paris (Lucio Costa arkitektoarekin batera)
  • Carpenter Ikusmen Arte Zentroa, Harvard, AEB
  • Gizakiaren Etxea (Le Corbusier zentroa), Zurich, Suitza

Idazlan garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1923 Vers une architecture (Arkitektura baterantz)
  • 1924 Urbanisme (Hirigintza)
  • 1935 La ville radieuse
  • 1937 Quand les cathédrales étaient blanches (Katedralak zuriak zirenean)
  • 1934 La Charte d'Athènes (Atenasko Karta, argitaratzeko egokitua)
  • 1945 Les trois établissements humains (Hiru giza ezarpenak)
  • 1950 Le modulor
  • 1955 Le Modulor II La parole est aux usagers (Hitza erabiltzaileena da)
  • 1956 Les plans de Paris : 1956 - 1922 (Parisko planak, Voisin plana barne)

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • VON MOOS, STANISLAUS. Le Corbusier. 1. argitalpena. Bartzelona: Lumen, 1977. (Arquitectura. Palabra en el Tiempo; 126). ISBN 84-264-1126-6

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Le Corbusier Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Le Corbusier