Anberes

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Grote Markt

Anberes (nederlanderaz Antwerpen edo frantsesez Anvers) Belgikako hiria da, Eskalda edo Escaut ibaiaren ertzean eta Flandriako probintzian dagoena.

Eduki-taula

[aldatu] Biztanleria

466.203 biztanle ditu, azken erroldaren arabera.

[aldatu] Kokapena

Belgikak Herbehereekin duen mugatik gertu dago.

[aldatu] Udako Olinpiar Jokoak

1920. urtean, Belgikako herri hau izan zen Udako Olinpiar Jokoak antolatu zituena. Bertan, Paavo Nurmi atleta finlandiarra nabarmendu zen beste kirolari guztien gainetik.

[aldatu] Izenaren jatorria

Elezahar batetan, Silvio Brabo agertzen da. Honen omenezko estatua herriko enparantza nagusian, Grote Markt ikus daiteke. Elezahar honek, Escaut ibaian, Druoon Antigoon izeneko erraldoi bat bizi zela dio. Erraldoi honek, kobratu egiten zien pasa nahi zuten itsasontzi guztiei. Ordaintzen ez bazuten, itsasontziko kapitainari esku bat mozten zion. Baina, halako batetan, zenturioi erromatar batek, lehen aipaturiko Silvio Brabok, nazkaturik, erraldoiari berari moztu zion eskua eta jaurti egin zuen. Hortik dator herriaren flandriar izena: (ant = eskua, werpen = jaurti)