Lisa Albert

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lisa Albert
Bizitza
JaiotzaNew York1926ko otsailaren 14a (98 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria eta telebista-ekoizlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0016539 Allocine: 129441 Edit the value on Wikidata

Lisa Albert (New York, Estatu Batuak, 1926ko otsailaren 14a) telebistako ekoizle eta idazle estatubatuarra da.New York hirian jaio zen, eta orain Los Angelesen dago, Californian.[1] Albert, lehenik eta behin, argitaletxe batean hasi zen lanean telebistara eta idazle mundura salto egin aurretik 1986an. AMC (TV channel)eko drama telesailean egon zen lanean Mad Men idazle eta ekoizle moduan. Ondoren, WGA Award saria irabazi zuen egindako lanagatik. [2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mad Men telesaileko lehen denboraldiko ekoizlea eta idazlea izan zen. Writers Guild of America Award saria jaso zuen eta Best Dramatic Series sarirako izendatu zuten 2008ko otsailean, denboraldi horretan egin zuen lanagatik. [4][5][6] Bigarren denboraldirako berriro itzuli zen telesail honetara ekoizle moduan eta, gero, idazle bezala jarraitu zuen. WGA sarietarako izendatu zuten Best Dramatic Series telesailagatik bigarren aldiz, 2009ko otsailean, bigarren denboraldian egindako lanagatik. Sari hauetarako hirugarren aldiz izendatu ondoren, Albertek WGA Award for Best Drama Series sarirako izendatu zuten 2010eko otsailean, hirugarren denboraldian egindako lanagatik.[7] Bere telebistako lanen artean hauek ere aurki ditzazkegu: The Cosby Show, My Sister Sam, Mr. Belvedere, Major Dad, Murphy Brown, Living Single eta Suddenly Susan. Lisa Swarthmore College unibertsitatean graduatu zen 1981. urtean. Ingeles Literaturan ohorezko matrikularekin graduatu zen.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lisa Albert ezaguna da honako lan hauetan idazle eta ekoizle gisa jarduteagatik: Murphy Brown, Major Dad, Living Single, Hannah Montana, Mad Men, Soul Man eta Beautiful People. [8][9]

Mad Men[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lisa Albertek egindako lanari Peabody, hiru Emmy eta lau Writers Guild sari eman dizkiote. [10] Hain zuzen ere, 2007an, Lisa Albert eta bere ekoizleek, Tom Palmer eta Scott Hornbacher, Matthew Weiner, Kater Gordon, Robin Veith eta Maria eta Andre Jaquemettonek, "The Wheel" kapituluarengatik Emmy sarietarako nominazioa lortu zuten. [11] Screewriters´ Festival en egin zioten elkarrizketan, Albertek esan zuen telesaila grabatzean jasan zuen sexismoa alde batera utziz, berak espero duena dela ikusleek telesail feminista bat bezala ikustea.[12] Bera eta bere lagun idazleak etxean elkartzen ziren beren esperientzia pertsonalak elkarbanatzeko eta telesaileko emakumezko pertsonaiak lantzeko. [13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]