Luis Márquez Marmolejo (Moguer, 1876- Bilbo, 1930), Athletic Clubeko futbolari eta klubeko arduraduna izan zen. Jokalari gisa aurrelari izan zen, baina ez zuen asko jokatu, eta presidente gisa, klubeko 1.a izan zen, 1902 eta 1903 urteen artean.
Magdalena Moral arabarrarekin ezkondu zen. Bilbon lan egin zuen hainbat enpresatan, besteak beste, Cementos Cosmos enpresan.[1] Gymnasium Zamacoisen aritzen ziren Juan Astorkia, Alejandro Atxa, Fernando eta Pedro Iraolagoitia, Enrique Goiri eta Eduardo Montejorekin hasi zen jokatzen.[2]