Luzio Anneo Floro
Wikipedia(e)tik
Luzio Anneo Floro (I. mendea-II. mendea), jatorri afrikarreko historialari latindar bat izan zen. Hadriano erromatar enperadorearen lagun pertsonala, denbora luzez Erroman eta Tarrakon (Hispania) bizi izan zen.
Epitome rerum Romanarum, euskaraz Erromatar historiaren bilketa, izeneko lanaren egilea da, Erromaren loriaren panegirikoa. Guda kantabriarrei buruzko bi informazio iturri nagusienetako bat da.