Luzio Kornelio Zina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Luzio Kornelio Zina (latinez Lucius Cornelius Cinna) politikari erromatarra izan zen, Korneliar leinukoa. K. a. 87tik 84 arte jarraian kontsula izan zen.

Iraultzarik egingo ez zuelako zina hautsiz, Zinak Silaren kontra jo zuen. Italiarren armada bat osatu zuen eta Mariorekin (Silaren etsaiarekin hain zuzen ere) aliatu zen. Erroma menderatutakoan, Silaren aldekoen aurka preskripzioak hasi zituzten mariotarrek. Mario berehala hil zen ordea. Zina, kontsula izanda, Silaren armadari aurre egin behar izan zion. Hala ere, soldaduak prestatzen ari zela, matxinada batean hil zuten Zina.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luzio Kornelio Zina Aldatu lotura Wikidatan