MOOC

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
MOOC ikastaroen logotipoa

MOOC (ingelesezko Massive Online Open Course lokuziotik, euskaraz Online Ikastaro Ireki Masiboa) dohainik edo kostu txiki batez eta mugarik gabe persona guztiei zuzentzen zaizkien online ikastaroak dira.

Dave Cormier eta Bryan Alexanderrek erabili zuten MOOC izendapena lehendabizi, 2008an, jakin zutenean haiek antolatutako Connectivism and Connective Knowledge ikastaroan 2.300 ikaslek eman zutela izena[1].

Gaur egun, MOOC ikastaroak eskaintzen dituzten erakunde nagusiak hauek dira: EdX, Coursera, Udacity, Udemy eta P2PU. Gehienek ez dute ezer kobratzen ikastaroa egiteagatik; hala ere, ikastaroa egin izana frogatzen duen agiria emateagatik kobratu ohi dute.

Euskaraz zuzenduriko lehen MOOC ikastaroa Udako Euskal Unibertsitateak eta Asmoz Fundazioak antolatu zuten 2013ko otsaila eta apirila bitartean, Android sistema eragileari buruz[2].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) ¿Qué son los MOOCs?
  2. Android programazioaren hastapenak