Wikimedia Fundazioa
| Mota | Karitatezko elkartea |
|---|---|
| Sektorea | Wikian oinarritutako interneteko proiektuak |
| Sorrera | 2003 |
| Sortzailea | Jimmy Wales |
| Egoitza | San Frantzisko (AEB) |
| Presidentea | Michael Snow1 |
| Merkatuak | Nazioartea |
| Langileak | 27 (2009) |
| Eskumendekoak | Wikipedia, Wikiztegia, Wikiturriak, Wikiliburuak, Wikiesanak, Wikimedia Commons, Wikiespezieak, Wikialbisteak, Wikibertsitatea eta MetaWiki |
| Webgune ofiziala | |
| 1Jimmy Wales ohorezko presidentea da. | |
Wikimedia Fundazioa (Wikimedia Foundation, Inc), Wikipedia entziklopedia eta beste antzeko proiektuak sustatzen dituen erakundea da. Floridan sortutako irabazi asmorik gabeko fundazioa da. Wiki sisteman oinarritzen dira bere proiektu aske guztiak.
Eduki-taula |
Kontseilua
Honakoak dira Wikimedia Fundazioaren Kontseiluko partaideak:
- Michael Snow: Presidentea.
- Jan-Bart de Vreede: Presidenteordea.
- Kat Walsh: Idazkari exekutiboa
- Stu West: Diruzaina
- Ting Chen
- Arne Klempert
- Samuel Klein
- Matt Halprin
- Jimmy Wales: Ohorezko presidentea
Wikimediako proiektuak
Wikipedia, Wikimedia irabazi asmorik gabeko elkartearen proiektua da, edukiera askeko hurrengo proiektuak bezala:
| Wikiztegia Hiztegia sinonimoekin |
Wikiliburuak Ikasliburu eta esku-liburuak |
Wikiesanak Esanak |
Wikiturriak Jatorrizko dokumentuak |
Wikialbisteak Albiste askeak |
Commons Irudi eta multimedia |
Meta-Wiki Proiektuen koordinazioa |
Tokiko kapituluak
Wikimediaren proiektuak mundu osoan daude zabalduta eta arrakasta izugarria izan dute. Horregatik, Wikimediak elkartutako erakunde sare bat sortu zuen antolaketa hobetzeko.
Tokiko kapituluak erakunde independenteak dira, Wikimedia Fundazioaren helburu berdinak dituztenak. Kapituluek Wikimedia Fundazioa, Wikimedia komunitatea eta Wikimediaren proiektuak era ezberdinetan laguntzen dituzte - dohaintzak jasoz, ekitaldiak antolatuz eta tokiko proiektuak bultzatuz. Gainera Wikimedia proiektuak, eduki askea eta Wiki kultura sustatzeaz arduratzen dira.
Tokiko kapituluak erakunde independenteak direnez ez dute Wikimedia Fundazioaren webguneen lege-kontrolik edo ardurarik.
| Estatua | Izena | Webgunea | Sorrera |
|---|---|---|---|
| Wikimedia Deutschland | www.wikimedia.de | 2004/06/13 | |
| Wikimedia Argentina | www.wikimedia.org.ar | 2007/09/01 | |
| Wikimedia Australia | www.wikimedia.org.au | 2008/04/20 | |
| Wikimedia Österreich | www.wikimedia.at | 2008/02/26 | |
| Wikimedia Danmark | www.wikimedia.dk | 2009/07/03 | |
| Wikimédia France | www.wikimedia.fr | 2004/10/23 | |
| Wikimédia Magyarország | wiki.media.hu | 2008/09/27 | |
| Wikimedia Indonesia | wikimedia.or.id | 2008/10/27 | |
| Wikimedia Israel | il.wikimedia.org | 2007/06/26 | |
| Wikimedia Italia | www.wikimedia.it | 2005/06/17 | |
| Wikimedia Norge | 2007/07/23 | ||
| Wikimedia Nederland | nl.wikimedia.org | 2006/03/27 | |
| Wikimedia Polska | pl.wikimedia.org | 2005/11/18 | |
| Wikimedia Portugal | 2009/07/03 | ||
| Wikimedia UK | www.wikimedia.org.uk | 2006/02/14 | |
| Wikimedia Česká republika | www.wikimedia.cz | 2008/03/06 | |
| Викимедиа РУ | wikimedia.ru | 2008/05/24 | |
| Wikimedia Србије | rs.wikimedia.org | 2005/12/03 | |
| Wikimedia Sverige | meta.wikimedia.org | 2007/12/1 | |
| Wikimedia CH | www.wikimedia.ch | 2006/05/14 | |
| 中華民國維基媒體協會 | www.wikimedia.tw | 2007/07/04 | |
| Вікімедіа Україна | www.wikimedia.org.ua | 2009/07/03 |