Mac Maharaj

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sathyandranath Ragunanan Mac Maharaj (1935eko apirilaren 22an jaioa Newcastle-n, Kwa-Zulu Natal, Hegoafrika) ANCko hegoafrikar politikaria da, indiar jatorrikoa.

Apartheidaren aurkako borrokan ekintzailea izana, Nelson Mandelarekin harreman estua izatera heldu zen Robben Uharteko kartzelan. Bertan 12 urtez egon zen atxilo. Lehenago 60 egunez torturatu zuten. Ondoren klandestinitatean urteak egin zituen eta bere ardura izan zen erbestean zegoen ANCko buruzagitza Hegoafrikako ekintzaileekin harremanetan jarriko zuen Vula Operazioa asmatzea.

Nelson Mandelaren gobernuko garraio ministro izan zen eta 1999. urtean utzi zuen.

Egun Hegoafrikako gobernuarentzat egiten du lan aholkulari gisa.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]