Afrikako Kongresu Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Afrikako Kongresu Nazionala
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaHegoafrika
Ideologiaafrikar nazionalismoa eta sozialdemokrazia
Kokapen politikoazentro-ezkerra
Jarduera
KidetzaInternazional Sozialista
Kide kopurua896.000 (2018)

National Assembly of South Africa
230 / 400

National Council of Provinces
54 / 90
Agintea
LehendakariaCyril Ramaphosa
Idazkari orokorraAce Magashule (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1912ko urtarrilaren 8a (juliotar egutegia)
Sortzailea
SorlekuaBloemfontein
Koloreak    
webgune ofiziala
Facebook: MyANCza Twitter: MYANC Instagram: myanc_ Youtube: UCnQj1cxMLtrWRcDkW4Ck4FQ Edit the value on Wikidata

Afrikako Kongresu Nazionala (ingelesez: African National Congress edo ANC) Hegoafrikako erakunde politikoa da, 1912. urtean sortua, Afrikako beltzen eskubide zibilak eta interesak babestuko zituen erakunde ez bortitz gisa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1912an sortu zuten South African Native National Congress (SANNC) izenarekin, eta 11 urte geroago gaur egungoa hartu zuen.

1940an Xuma izendatu zuten erakundearen buru eta kide gazteak bere ingurura erakartzen hasi zen. Gazte haiek, Mandela, Sisulu eta abarrek, Afrikako Kongresu Nazionalaren Gazteriaren Liga osatu zuten 1944an; haiek izan ziren erakundeko kide eraginkorrenetakoak.

1950eko hamarraldian, zurien gobernuak apartheid politika ezarri eta berehala, Kongresuko kideak ugaritzen hasi ziren eta harrez gero apartheid politikaren aurkako tresna nagusia izan zen. 1960 inguruan istilu larriak gertatu ziren Panafrikar Kongresuak (PN) deituriko manifestazioen ondoren, eta gobernuak erakunde politikoak debekatu zituen, besteak beste Panafrikar Kongresua eta Afrikako Kongresu Nazionala. 1961ean Afrikako Kongresu Nazionalak talde militar bat sortu zuen, Umkhonto we Sizwe ("Nazioaren lantza"), gobernuaren kontrako sabotajeak egiteko.

1990. urtea arte egon zen legez kanpo Afrikako Kongresu Nazionala eta bere kideek espetxean edo atzerrian jardun zuten, baina urte hartan Frederik Willem de Klerkek onartu egin zituen AKN eta beltzen beste zenbait alderdi. Urte hartan bertan Mandela askatu zuten, 27 urte espetxean eman ondoren. 1993an Afrikako Kongresu Nazionala gobernuaren solaskide nagusia izan zen Hegoafrikar Errepublikara alderdi anitzeko demokrazia ekarri zuten negoziazioetan, eta aginpidera heldu zen 1994ko hauteskundeetan; erakundearen buruzagia, Nelson Mandela, bihurtu zen errepublikako lehendakaria.

1997. urtetik aurrera Thabo Mbeki bihurtu zen erakunde honen lehendakaria. 1999. urteko hauteskundeetan garaile izan zen berriz ere. 1994an herrialdeak demokrazia eskuratu zuenetik, alderdiak hauteskunde guztiak irabazi ditu eta gobernuan mantendu izan da.

Alderdikide ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Dube eta Sol Plaatje ANCren fundatzaileen artean egon ziren, baina buruzagirik ezagunena Nelson Mandela izan da, kartzelan urte asko egon izan zena baina herrialdeko lehenengo presidente beltz bihurtu zena. Thabo Mbekik ordezkatu zuen boterean 1999an eta 2008 arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]