C++

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

C++ programazio lengoaia bat da, C programazio lengoaiaren luzapen gisa Bjarne Stroustrupek 80. hamarkadan diseinatutakoa.

Konpilatu daitekeen lengoaia hibridoa da, C programazio lengoaia ezagutzen dutenentzako ikastea oso erraza suertatzen dena. Estandar bat ere badago, ISO C++ deritzona. Bere ezaugarri nagusienak abstrakzioa, objektuei orientatutako programaziorako gaitasuna eta txantiloiak erabiltzeko gaitasuna dira.

[aldatu] Historia

C++ goi-mailako (lengoaia sinbolikoa edo hirugarren belaunaldiko lengoaia) programazio lengoaia da, 1980ko hamarkadaren erdian, Bjarne Stroustrupek diseinatua, C lengoaiaren garapen moduan.

C++ izena Rick Masciattik proposatu zuen 1983an; aurretik, C klaseekin izena eman zioten. Gehi gehi (++) horrek gehikuntza eragile batarrari erreferentzia egiten dio, eta lengoaiaren jatorria eta hobekuntzari.

[aldatu] Ezaugarriak

Bere ezaugarri nagusiak honako hauek dira egilearen ustetan:

Gaur egun ISO (International Organization for Standardisation) estandarra (ISO/IEC 14882:1998) da. Jende askoren ustetan C++ potentzia gehien duen programazio lengoaia da, goi eta behe mailetan lan egitea jasaten baitu. Bestalde, automatismo gutxien dakarrena ere bada, horren ondorioz, beharrezkoa den gehiena norberak egin behar du.

[aldatu] Sintaxia

Kaixo mundua adibidea:

#include <iostream>

int main()
{
   std::cout << "Kaixo, mundua!" << std::endl;
}
Tresna pertsonalak