Maccabi Tel Aviv FC

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maccabi Tel Aviv FC
Sorrera1906
Futbol zelaiaBloomfield Stadium
edukiera: 14.960 lagun
inaugurazioa: 1962 (2012an berriztua)
PresidenteaKanada Mitchell Goldhar
EntrenatzaileaHerbehereak Peter Bosz
LigaIsraelgo Liga
2015-162.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Maccabi Tel Aviv FC (hebreeraz כדורגל מכבי תל אביב‎, Moadon Kaduregel Maccabi Tel Aviv) Israelgo futbol talde arrakastatsuena da, Tel Aviv hirikoa. 20 aldiz irabazi du Israelgo futbol liga eta 22 aldiz kopa. Asiako Txapeldunen Liga ere bi aldiz irabazia du, gaur egun ordea Europako txapelketetan aritzen da.

Maccabi Tel Aviv Sports Cluben futbolaren atala da. Elkarteko saskibaloiaren atalak 5 Europako kopa irabazi ditu, bai eta Kontinente arteko Kopa bat ere.

2014-15 urtean Pako Aiestaran entrenatzaile beasaindarrak gidatu zuen taldea eta Israelgo Liga eta Kopa irabazi zituen. 2015ean Peter Bosz fitxatu zuten baina Liga eta Kopan bigarrena izan da.

Palmaresa

Israelen: 53

  • Liga (21): 1936, 1937, 1942, 1947, 1950, 1952, 1954, 1956, 1958, 1968, 1970, 1972, 1977, 1979, 1992, 1995, 1996, 2003, 2013, 2014, 2015.
  • Kopa (23): 1929, 1930, 1933, 1941, 1946, 1947, 1954, 1955, 1958, 1959, 1964, 1965, 1967, 1970, 1977, 1987, 1988, 1994, 1996, 2001, 2002, 2005, 2015.
  • Israelgo Superkopa (5): 1965, 1968, 1977, 1979, 1988.
  • Toto Kopa (4): 1993, 1999, 2009, 2015.

Nazio artean: 2

Kanpo loturak