Maiputz

Koordenatuak: 42°58′20″N 2°29′30″W / 42.9720914°N 2.4915587°W / 42.9720914; -2.4915587
Wikipedia, Entziklopedia askea
Maiputz
Datu orokorrak
Garaiera1.079 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°58′20″N 2°29′30″W / 42.9720914°N 2.4915587°W / 42.9720914; -2.4915587
MendikateaZaraiako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa

Maiputz Zaraiako mendilerroan dagoen mendietako bat da. Mendilerro honen hegoaldeko muturrean kokatua dago, Gazteluko Aitza, Aizkorri II eta Pagobedeinkatuta mendiekin batera. Mendi honek, Alabita Txiki eta Portaletxoko labarrak banatzen ditu.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Degurixatik doa bideetako bat. Hemendik, Aumategi mendirantz doan bidea har daiteke. Ondoren, bi bide har daitezke: Lehena, Portaletxotik, Maiputz mendiaren ezkerraldetik eta Maruatx mendiaren tontor ondotik igaroz edo, bestela, eskuinetik, Alabita Txikiko pasabidearen bila. Olaburueta izeneko tokitik, basoa zeharkatu behar da, Maiputzen tontorrera iritsi arte.

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tontorrean bertan, 9-50 zenbakiekin adierazitako leizezulo bat dago

Inguruko tontorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemendik iparralderantz jarraituz gero, Txaramela izeneko tontorrera iris daiteke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]