Mairuelegorreta
Mairulegorreta | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°1′20″N 2°45′26″W |
Ezaugarriak | |
Garaiera | 899[1] |
Sakonera | 210[2] |
Luzera | 12.000[2] |
Bisitagarria | bai |
Mairuelegorreta edo Mairulegorreta Arabako Zigoitiako udalerrian dagoen haitzulo edo leizea da. Kobazuloa Gorbeia mendilerroan dago, izen bereko parke naturalean, Muruako herritik gertu.
13 kilometro baino gehiago arakatu dituzte kobazuloen barruan.
Mitologia
Mairuelegorretan mairuak bizi omen ziren, bai eta lamiak ere. Beste koba batzuetan bezala, Mairuelegorretan ere altxor bat ehortzita omen dago[3].
Leizearen erabilera
Frankismoan zehar ospetsuak izan ziren bertan egiten ziren jaialdiak. Lehen jaialdia 1963an egin zen eta 2.000 pertsona baino gehiago izan ziren. Jaialdi hauek euskara eta euskal kultura aldarrikatzea zuten helburu. Azken urteotan, Zigoitian euskaraz izeneko taldeak berreskuratu ditu jaialdiok.
Erreferentziak
- ↑ Wikiloc
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Cavidades. Grupo Espeleológico Alavés - Arabako Espelelogia Taldea 2009-07-22 (Noiz kontsultatua: 2010-06-27).
- ↑ "Paisaia mitologikoak" (Nora aldizkariko 29. zenbakian)
Kanpo loturak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |