Maitreia
Wikipedia(e)tik
Maitreiaren estatua, Ladakhn (India).
Maitreia, budismoaren tradizioan, etorkizuneko Buda da; gaur egun zeruan omen da, eta Gautama Budaren irakaspena erabat desagertzen denean etorriko da lurrera lege berria (dharma) predikatzera. Budismo-eskola guztiek onartu zuten lehen bodhisattva izan zen, eta theravada tradizioan oraino ohoratua den bakarra da. Maitreiaren lehen aipamena K.o. III. mendeko idatzietan aurkitu da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.